ikasleen lanak

Marketin eta Publizitatea Bilbon ikasi nahi baduzu hau da zure zentroa. Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitateko goi mailako
zikloko ikasleek gogotik dihardute lanean proiektuen bitartez.
Lanbide heziketa lan mundurako prest!

Ate irekiak MARTXOAREN 7an

 Noiz? 18etan

Non? Harrobia Ikastolan.

Helbidea: Harrobia Enparantza, 4

IZENA EMAN!

SPOTAK

Teknika sortzaileak erabiliz eta lan taldean ikasleak bezeroen beharizanei erantzuten diote publizitate agentzietan bezala. Ideia sortzaileak errealitate bihurtzen dituzte. Publizitate kanpainak diseinatzerako orduan Adobe diseinu programa profesionalak erabiltzen dituzte: Premiere, Photoshop, Illustrator, Indesign…  emaitza txukuna eta profesionala lortzeko. 

WEBGUNEAK – SARE SOZIALAK

Ikasleak SEO posizionamendua teknikak kontuan izanik webguneak diseinatzen eta kudeatzen ikasten dute. Enpresentzako social media estrategiak diseinatzen dituzte haien sare sozialetako profil enpresarialetatik etekin handiena ateratzeko. Marketin digitaleko hainbat tresna erabiltzen ikasten dute: Instagram ads, Facebook ads, Google Ads (SEM), Google Analytics, Mailchimp….