Select Page

AMAIA BALLESTEROSEN ESTUDIOA
Amaia Ballesterosen estudioan praktikak egin eta gero, lehen momentutik oso gustura sentitu naizela lan giro horren barruan esan beharra daukat. Eskerrak eman nahi diot Harrobia ikastolari eta Amaia Ballesterosi praktikaldi honen aukera eman izangatik.

Amaiarekin batean, lan oso ezberdinak egin ditut; diseinu grafikoarekin zer ikusia duten lanak (kartel promozionalak, euskarri fisikoen diseinuak, …) maketazioarekin zer ikusirik dituztenak (triptikoak, diptikoak, …) eta web orrialdearen erakuntza eta garapenarekin (Amaia Ballesterosen web orrialdea) dituzten lanak batez ere.

Enpresa honetan egindako lanak ezin hobeto etorri zaizkit nire esperientzia pertsonal eta profesionalerako, izan ere, lehen komentatu ditudan lan motak beste asko batzuekin batera, nire gustukoenak dira eta etorkizunean nire burua lan horiek egiten ikusten dut.

Jon Endika Jauregi