Select Page

Publikatuta: Noelia

Ikasturtean zehar Agenda 21 egitasmoaren baitan landutako gaiarekin lotutako diseinuak egiteko ardura hartu dute beraien gain Marketin eta Publizitateko 2. mailako ikasleek, gerora informazio-taulan jarri direnak. Gaia Klima aldaketa eta Ohitura jasangarriak izan da, eta dagoeneko 22 ekintza baino gehiago egin dira gai horrekin lotuta. Egindako diseinuetan ikus daitekeenez, planeta arrisku larrian dago eta klima aldaketa geldiarazteko eta beraren ondorioei egokitzeko jarrera aktiboa lehenbailehen hartu beharra dago, egun ezagutzen dugun planetak orain arte bezala jarraituko badu.