Select Page

Aitor Gorostiaga Aurre naiz eta marketin eta publizitateko goi mailako zikloko ikaslea naiz. ROS agentzian praktikak egin ditut, Areetan. Lehenengo egunetik oso gustora egon naiz agentziako giroarekin. langileekin eta bidali dizkidaten lanekin.

Marketin eta publizitateko agentziak benetan nola funtzionatzen duen ikusi dut eta oso interesgarria iruditzen zait. Lan taldea garatzen dute eta giro hobezina dago agentzian.

ROS-en, hiru alderdi bereizten dira, eta nik, alderdi sortzailean egon naiz lan egiten. Nire ustez, alderdi sortzailea alderdi zailena da, lan egiteko denbora gehien behar duen alderdia delako. Hainbat lanetan parte hartu dut, baina nagusiki, bezeroak bidaltzen duten Briefing-ak irakurri eta eskatzen dutena egin dut. ROS-en bezeroak, Eroski, Euskaltel, Anesvad, Accion Contra el hambre… bezero bakoitzerako ekintza desberdinak egin ditugu, hala nola, bideoak, aurkezpenak edota kartelak.

Hurrengo urterako ikasleentzat ROS agentzian praktikak egitea oso gomendagarria dela iruditzen zait.