Unai Muñoz naiz, Marketin eta Publizitateko zikloko ikaslea eta praktikak BassaiComunicación agentzian hasi nituen pasaden hilabetean, Bilbon kokatuta. Bassai, agentzia oso txikia da eta 5 langile daude lan egiten.

Bertan dagoen giroarekin oso pozik nago eta nire buruzagia etengabe laguntzen dit. Nire ordutegian, bakarrik bi lan kideekin topatzen naiz eta biekin giro ezinhobea daukat.

Astehelenero, Andonirekin (agentziaren gerentea) bilera daukat eta astean zehar egin behar ditudan lan guztiak esaten dizkit. Zalantzarik izanez gero, edozein momentutan dago prest nire zalantzak argitzeko.

Nik agentziako sare sozialak eramaten ditut, eta horretaz aparte, hainbat datu-base sortzen ditut. Gainera datu-baseak sortu eta gero, enpreseekin kontaktuan jartzen naiz telefonoz baita ere. Nire erronka handiena bezeroak lortzea da.

Esan bezala, oso pozik nago lan egiten eta lan egiteaz gain, lagunak egiten dira praktiketan.