Praktikak NWS Simulator Partsen

Praktikak NWS Simulator Partsen

Kaixo Ekaitz Hernandez naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz NWS Simulator Partsen (Mungian). Hasteko esan behar dut hiru hilabete hauek esperientzia desberdin bat dela. Egia da hasieran pixka bat zaila izan zela, baina egunak aurrera joan ahala erosoago sentitu naiz, hasieran jaon behar nintzen egunero Mungiararte baina Telelana eskatzean errazago egin zen guztia.

Hasieratik zeregin berberak izan ditut. Web-orria eguneratuta izatea; albisteak igotzea, komertzio berriak sartzea…  eta bestetik, sare sozialak eramatea. Praktiketan zehar proiektu ezberdinak izan ditugu, produktu berriak merkataratu ditugu email marketinaren bidez, praktika hauetan gehiena web orrialdea eramatea izan da, produktuen stock, argazki berriak, formatuak…

Laburbilduz, esperientzia ona izan dira praktikak, giro langilea zegoen NWSen horrek lagundu du empresa azkenengo urteetan hain beste igotzea eta langileek gustora egotera. Asko ikasi dut ondo eramaten ez nituen gauzekin lan egiten, herramienta berriak erabiltzen eta aztertzen eta batez ere, jende oso jatorra ezagutu dut.

Agur bero bat.

Nire praktikak GaituzSport -en

Nire praktikak GaituzSport -en

GaituzSport Praktikak

Kaixo!, nire izena Asier de Dios Pernía da, bigarren urteko ikaslea naiz Harrobia Ikastolako marketin eta publizitateko mailan. Artikulu honetan GaituzSport -en izan dudan praktikak esperientzia kontatzea gustatuko litzaidake.

Baina GaituzSport -en izan dudan esperientzia kontatzen hasi baino lehen, Fundazio honen inguruko informazio pixka bat eman nahi dizut. GaituzSport Fundazioa 2015eko Los Angelesen (Estatu Batuak) izandako paralinpian aurkitutako arazoaren ondorioz sortu zen. Aurkitu zuten arazoa izan zen euskal kirolarien parte-hartzea murrizten ari zela urtez urte. 2019an GaituzSport Fundazioa eratu zen, eta haren helburuak gizarte inklusiboa eta aniztasunarekiko errespetuzkoa eraikitzea dira; eta gaitsauna duten eta ez duten pertsonen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, baldintza berdinetan, mugarik gabe, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz.

Helburuak betetzeko zeharkako ardatzetan oinarritzen dira:

  • Prestakuntza:  Egiten dituzten proiektu guztietan esperientzia handia duten profesional kualifikatuak dituzte.
  • Ikerketa: Beren taldea kirol-arloari eta jarduera fisikoari buruz duten ezagutza zabaltzen dute, zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko.
  • Zabalkundea: Gizarteari bere mezua helarazteko, bere lanari buruz sentsibilizatuz, bere helburuak betetzeko ingurune atsegina bultzatuz, baldintza berdintasuna eta pertsona guztien gizarteratzea sustatuz.
  • I+G+B: Etengabe aldatzen ari den gizarte batean aurrerapen teknologikoa behar dugu, bere parte-hartzea erraztuko duten zerbitzu eta produktu berriak eskaintzeko aliatua.

Orain, fundazio honi buruz dakizunez, bertan egin ditudan praktikak azaldu nahi dizut. GaituzSporten egin ditudan praktikak komunikazio- eta marketin-arlokoak izan dira, sektore honetan irakaskuntza emateko arduraduna Marta Fernández izan da, fundazioaren komunikazioa eta marketina eramateaz arduratzen dena.

Lehenengo egunetik, harrituta eta baloratuta sentitu nintzen fundazioan. Martak une oro zaindu ninduen, eta ikasi nuen komunikazio inklusiboa irisgarritasun fisikotik haratago doala, denek ulertzeko eta irudikatzeko moduko espazioak sortzea dakarrela.

Parte hartu nuen proiektuetako bat GaituzSport Sariak izeneko sentsibilizazio-ekitaldia sortzea izan zen, ekitaldi hau urtero egiten dute eta aurten 7. edizioa zen. Ekitaldia sortzen hasi aurretik informazioa biltzen aritu nintzen ekitaldi bat nola joan behar zen kronograma bat egiteko eta, horrela, aurrera ateratzeko landu beharko genituzkeen puntuei buruzko informazioa edukitzeko. Ekitaldia egin aurretik, komunikabideekin nola komunikatu ikasten aritu nintzen, eta gonbidapenen zerrendak prestatzen. Hala, multimedia edukiak prestatzen ere aritu nintzen, gizarte-sareetara eta web-orrira argitalpenak sortzeko. Argitalpenetan laguntza behar zuten testu batzuk itzultzeko.

Nire ondorioa: 

Marta Fernándezekin Fundazioan egin ditudan praktikak esperientzia ahaztezina izan dira. Uneoro erakutsi dit profesionala eta langilea dela, hiru hilabete hauetan berarekin bizi izan dudan guztiarekiko jarrera eraman dit. Halaber, ikasi dut komunikazioa eta marketina tresna ahaltsuak izan daitezkeela gizartean aldaketa positiboa sortzeko. Inklusioa, betebehar etikoa ez ezik, komunitate askotariko eta bidezkoagoa eraikitzeko aukera ere bada.

Marketineko eta publizitateko etorkizuneko profesional guztiei gomendatuko nieke inklusioan diharduten erakundeetan lan egiteko aukera kontuan har dezatela. Beren trebetasunak arrazoi garrantzitsuetarako erabiltzeko aukera izateaz gain, pertsona gisa hazi eta munduaz duten ikuspegia zabalduko dute.Eskerrik asko

Inklusioa praktikak
Praktikak Birziplastic-en

Praktikak Birziplastic-en

Kaixo, Elene Gauna naiz eta 23 urte ditut. Marketin eta publizitateko goi-mailako zikloko eta Deusto unibertsitateko ikaslea naiz, eta gaur egun Birziplastic enpresan ari naiz praktikak burutzen.

Marketineko ikasketak hasi aurretik ez nuen oso argi zein norabide hartu nahi nuen; izan ere, unibertsitateko gradua hasi nuen 2017. urtean, baina zoritxarrez bertan ez nintzen behar bezain pozik sentitzen. Hortaz, bestelako aukerak arakatzen hasi nintzen, eta nire nortasun edota gustoetara gehien egokitzen zen gradua aurkitu nuen Harrobia Ikastolan, hain zuzen ere Marketin eta Publizitateko goi-mailako zikloa. Nire burua erronka berri baten aurrean ikusteak ikaratu ninduen, baina kurtsoa hasi bezain laster konturatu nintzen leku egokia zela niretzat eta orotariko ikaspenak jaso izan ditut bertan; bai arlo profesional zein pertsonalean.

Nahiz eta Birziplastic enpresak marketineko sailik ez eduki, komunikazio eta informatika saileko langileekin harremanetan jarri eta lanari ekin genion hasieratik: webgunea eta sare sozialen kudeaketa egingo nuela adostu genuen. Graduan zehar ikasitakoa bertan islatu izan birziplastic logodut, ahalik eta ekarpen onuragarrienak egiteko asmoz. Gainera, enpresa batean nola lan egiten den ikasteko balio izan dit esperientzia honek, jende bikaina ezagutu eta lan giro ezin hobea edukitzeaz gain.

 

Bizipen berdingabea izan da, zorte handia izan dut egokituriko enpresa honetan 🤗

Marketinarekin harremana duten gaiak gustatzen bazaizkizu, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko gradua da zure lekua!

Praktikak Last Tour-en

Praktikak Last Tour-en

Xaberri Morales naiz, Marketin eta publizitate zikloko ikaslea. Praktikak, Last Tour enpresan egiten ari naiz, Bilbon. Last Tour, herrialdeko musika-ekitaldiak antolatzen dituen enpresa garrantzitsuenetako bat da, Bilbao BBK Live edo Azkena Rock Festival bezalako jaialdiak antolatzen ditu urtero, eta nazioko eta nazioarteko artisten birak kudeatzen ditu.

Enpresan prentsa laguntzaile bezala ari naiz, eta hainbat funtzio betetzen ditut enpresaren ekitaldietan: komunikazioa, prentsa-oharren idazketa, elkarrizketen kudeaketa, komunikabideetako sustapena eta publizitate-kanpainen kudeaketa.

Esperientzia bakarra da, beti nahi izan baitut musikaren sektorean lan egin eta Last Tour baino aukera hoberik ez baitzegoen hasteko.

PRAKTIKAK EUROWELT

PRAKTIKAK EUROWELT

Kaixo Ane Barroeta naiz eta Harrobia Ikastolako marketin eta publizitate goi mailako, 2.mailako ikaslea naiz.

Aurten Eurowelt deituruko hizkuntza eskolan praktiketan nago Santutxun, Bilbo. Bertan diseinua eta datu basea pratikan jartzeko aukera izan dut eta oso gusturura egin ditut. Bertako jendea oso jatorra da eta giro ona izan dut.

Orokorreann izandako esperientzia oso ona izan da. Hasieran ohitzea zaila izan zan baina egunak pasa ahala gustura egon nintzen.