PROIEKTUAK
Hona hemen Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitateko goi mailako
zikloko ikasleek aurrera eraman dituzten proiektu erreal batzuk. Gure proiektuak ezagutzerik nahi? Gurekin parte hartu ezazu!
PUBLIZITATE AGENTZIA SOLIDARIOA
Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleak publizitate agentzia erreal bat sortu dute COVID-19aren osasun emergentzia dela eta. Helburua Bizkaian kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainentzako doako marketin eta publizitate zerbitzuak eskeintzea da.
Ekintza solidario honek ikasleei proiektu errealekin lan egiteko aukera ematen die, bezeroen arazoei irtenbide sortzaile eta berritzaileak eskeiniz.
BIRZIKLAON, BILBOKO UDALAK MARKETINEKO IKASLEEI AURKEZTU DIEN ERRONKA DIGITALA
Marketin eta Publizitateko ikasleak buru-belarri aritu dira BirziklaON kanpaina digitalean lanean. BirziklaON gazteen artean birziklapena sustatzeko Harrobia Ikastolak Bilboko Udalarekin batera diseinatuko proiektua da.
Marketineko ikaslegoak proiektuak eskatzen dituen komunikazio beharrei erantzun die eta estrategia digitala garatu du.
Hasteko, proiektuaren koordinatzaileekin bildu ostean honen briefina sortu dute, proiektuaren helburuak ondo zehazteko besteak beste. Ondoren, birziklapen ohiturei eta sare sozialen erabileraren inguruko ikerketa bat egin dute Harrobia Ikastolan bertan. Honez gain, IAB Spainek eta Eusko Jaurlaritzak sare sozialen inguruko kontsumoaren inguruan publikatutako azken dokumentuak eta datuak aztertu dituzten. Ikerketatatik ateratako ondorioak kontuan hartu dira #BirziklaON ekimeneko sare sozialetako eduki planaren estrategia digitala garatzeko.
Eduki plan horretan sare sozialetan lortu nahi diren helburuak zehaztu dituzte eta target gazte honen analisia egin dute. Horrez gain, sare sozialetarako estrategia definitu dute, BirziklaON kanpaina zein sare sozialetan kokatuko den zehaztuz eta landuko dituen gaiak definituz. Estrategiarekin batera, zehaztutako helburu horiek lortzeko taktikak finkatu dituzte, BirziklaON kanpainak landuko dituen eduki motak zehaztuz eta kanpainak sare sozialetan izango duen estilo-gida definituz.
Horrekin batera, brainwriting kolaboratibo batetik abiatuz ikaskide guztien ideiak batu dituzte ·#BirziklaON kanpainarako imagotipoa diseinatu dute. Naturako elementuak aintzat hartu dituzte irudia garatzeko orduan. Ondo birziklatzeak onura zuzenak dauzakalako ingurumenean. Imagotipotik eratorritako gainontzeko euskarri grafiko guztiek koherentzia izan dezaten, layout-ak diseinatu dituzte.
@BirziklaON kontua jarraitu eta edukiak partekatzera gonbidatzen zaituztegu!
@EUScovid MARKETIN BIRAL KANPAINA
Krisi guztiek aukera bat ezkutatzen dute atzean eta Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitate ikasleek aukera hori aprobetxatu dute marketin biral kanpaina bat martxan jarriz: @EUScovid.
Brainstorming kolaboratibo batetik abiatuta, COVID-19aren konfinamendua umorez eramateko eduki sortzaile eta dibertigarriak sortu dituzte sare sozialetan partekatzeko. Izan ere, umorea baino sendagarri hoberik ez dago, ezta?
Emaiozu begiradatxo bat:
MARKETIN BLAI EKITALDIA
Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitateko ikasleek marketina eta komunikazioa ezagutzera emateko eta batxilergoa ikasten ari diren ikasleen artean interesa sortzeko MKT Blai ekitaldia antolatzen dute urtero. Bertan Marketin eta Publizitate Goi Mailako Zikloan ikasten diren kontzeptuak lantzen dira ekintza ezberdinen bitartez.
Aurtengo edizioan diseinua, salmentak, Design Thinking eta posizionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak lantzeko tailerrak antolatu dituzte.
Ekitaldi osoa ikasleek kudeatzen dute:
- Ekitaldiaren ideia sortzailea proposatu
- Ekintza ezberdinak deskribatu
- Eskaleta eta kronograma diseinatu
- Komunikazio pieza ezberdinen diseinua gauzatu
- Asebetetze inkesta sortu
- Ekitaldia kudeatu
- Ekitaldiaren ondorengo txostena egin
BERDINGO! BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO MAHAI JOKOA
Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek BerdinGO! izeneko mahai jokoa sortu eta merkaturatu dute. Mahai-jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hau da, jolasaren bitartez modu entretenigarrian barneratzea.
Ikasleak ekintzaile bihurtu dira negozio ideia hau aurrera eramateko. Lehendabizi enpresaren negozio plana eta marketin plana egin behar izan dute, merkatua aztertu bezero potentzialen beharrak identifikatzeko, posizionamendu estrategia ezberdinak garatu eta produktu, prezio, banaketa eta komunikazio aldagaiak definitu. Geroago, ideia errealitate bihurtu dute mahai jokoaren elementu guztien diseinua egiten. Horretarako diseinu grafikoko programa profesionalak erabili dituzte. Bestalde, produktua merkaturatzeko plana gauzatu eta aurrera eraman dute. Azkenik, mahai jokoa fisikoki ekoizteko aukera izan dute eta baita ere azoka ezberdinetan aurkezteko.
Harrobian erronken bitartez ikasten dutenez, taldeka eta modu praktikoan lan eginez aurrera eraman dute proiektu interesgarri hau. Proiektu errealetan lan egiteak asko motibatzen ditu ikasleak eta lan mundura hurbiltzeko aukera paregabea ematen die.