marketin solidarioa

Bizkaian enpresa txiki edo ertain bat badaukazu laguntzeko prest gaude!

Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleok COVID-19aren osasun emergentzia egoerarekin arduratuta gaude eta gure hondar alea jarri nahi dugu.  Hori dela eta, publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dugu. Ekimen honen helburua egunotako egoera dela eta Bizkaian kaltetuak izan diren enpresa txiki eta ertainentzako doako marketin eta publizitate zerbitzua eskeintzea da.

#guetxeangeratzengara #marketinsolidarioa #covid19solidarioa

Diseinu Grafikoa

Marka eraikitzea: logotipoa eta irudi korporatiboa. Horrez gain: infografiak, bannerrak, kartelak, eskuorriak, bisita txartelak, roll-up-ak eta karpetak.

Marketin Digitala

Social media estrategia, email marketing-a, community manager lanak, SEO, web diseinua, Facebook Ads, Google Analytics, Instagram Ads, Google Ads…

Merkataritza Ikerketa

Zer egiten ari da nire konpetentzia? Benchmarking eta Mystery Shopper zerbitzuak. Inkesta, behaketa eta esperimentazioaren bitartez informazio eta datuen analisia.

Ekitaldiak

Konfinamendua bukatzen denerako zure ekitaldia prest izan nahi baduzu: ekitaldien antolamendua eta planifikazio zerbitzuak: ideia sortzailea, jarduerak, eskaleta eta aurrekontu finala.

Publizitate Kanpainak

Zure negozioa ezagutzera emateko publizitate kanpainen diseinua: ideia sortzailea, eslogana, adwords kanpaina eta social ads kanpaina.

Ikastaroak

Instagram, Mailchimp edo Canvarekin galduta al zaude? Gure publiagentzia solidarioak gai hauetan eta beste askotan doako formakuntza txikiak eskeintzen dizkizu zuretzako edo zure langileentzako.

GURE AZKEN LANAK

GUREKIN KONTAKTATZEKO

Harrobia Ikastolako marketin eta publizitateko ikasleen zerbitzuak jaso nahi izanez gero gurekin kontaktuan jarri zaitez honako helbide honetan: marketina@harrobia.net

Etekina ateraiozu COVID-19k ekarritako pandemiari eta eman bultzadatxo bat zure negozioari. 

AURREMATRIKULAK ekainaren 1etik 19ra

Online IKASGUNEA plataforma erabiliz eta presentzialki  Harrobian AURRETIKO HITZORDUA hartzen.