marketin solidarioa
Bizkaian enpresa txiki edo ertain bat badaukazu laguntzeko prest gaude!
Marketin Solidarioa Harrobia Ikastolako marketin zikloko ikasle eta irakasle taldeak sortutako agentzia solidarioa da. Haren bidez, Marketin eta Publizitate Zikloko ikasleek esperientzia profesionala lortzen dute benetako proiektuak garatuz.
Proiektu solidarioa da, eta hiru helburu ditu:
- Ikasgelan lortutako ezagutza profesionalizatzea.
- Marketin eta publizitate arloan bultzada hori behar duten enpresa txikiei eta autonomoei laguntzea, hainbat arrazoi direla medio aurre egin ezin diotenei.
- Ikasleek urtero aukeratzen duten GKE edo elkarte bati dohaintza bat egitea, proiektu bakoitzak lortutako zenbateko sinbolikoarekin.
#marketinsolidarioa
Diseinu Grafikoa
Marka eraikitzea: logotipoa eta irudi korporatiboa. Horrez gain: infografiak, bannerrak, kartelak, eskuorriak, bisita txartelak, roll-up-ak eta karpetak.
Marketin Digitala
Social media estrategia, email marketing-a, community manager lanak, SEO, web diseinua, Facebook Ads, Google Analytics, Instagram Ads, Google Ads…
Merkataritza Ikerketa
Zer egiten ari da nire konpetentzia? Benchmarking eta Mystery Shopper zerbitzuak. Inkesta, behaketa eta esperimentazioaren bitartez informazio eta datuen analisia.
Ekitaldiak
Konfinamendua bukatzen denerako zure ekitaldia prest izan nahi baduzu: ekitaldien antolamendua eta planifikazio zerbitzuak: ideia sortzailea, jarduerak, eskaleta eta aurrekontu finala.
Publizitate Kanpainak
Zure negozioa ezagutzera emateko publizitate kanpainen diseinua: ideia sortzailea, eslogana, adwords kanpaina eta social ads kanpaina.
Ikastaroak
Instagram, Mailchimp edo Canvarekin galduta al zaude? Gure publiagentzia solidarioak gai hauetan eta beste askotan formakuntza txikiak eskeintzen dizkizu zuretzako edo zure langileentzako.