nola ikasiko duzu?
Harrobiako marketin eta publizitate zikloko irakasleok gure ikasleak lan mundurako prest egotea nahi dugu! Hori dela eta, zure ikasketa prozesua zure profilera eta sektoreko enpresen beharrizanetara bideratzen dugu. Nola?
ETHAZI EREDUAREN BITARTEZ
ZERTAN DATZA ETHAZI?
ETHAZI -Etekin Handiko Zikloak
Ethazi eredua erronketan oinarritutako metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiltzen duen irakaskuntza prozesua da, baina… Zer esan nahi du honek?
Ethazi ereduaren bitartez, irakasle taldeak ikasleoi lan-errealitateko jarduetara hurbiltzen den arazo edo erronka bat aurkeztuko dizue eta ikasleok erronka edo arazo horri erantzuna eman beharko diozue.
Erronken ikasketa-prozesu honetan erabili beharreko baliabideen hautaketa zuok, ikasleok, egingo duzue. Era honetan ikasleok zuon ikasketa prozesuaren arduradunak zarete!
ZE GAITASUN LANDUKO DITUT ETHAZI-N?
Ethaziren ikasketa bide honetan konpetentzia teknikoak zein zeharkako konpetentziak landuko dituzu.
Zeintzuk dira marketin zikloan neureganatuko ditudan konpetentzia teknikoak?
- Web posizionamendua: SEO eta SEM
- Web diseinua: informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia (UX) eta erabilgarritasuna.
- Premiere: Photoshop, Illustrator, Indesign.
- Email marketin kanpainen diseinua.
- Informazioaren eta datuen analisia.
- Social Media marketina: sare sozialen estrategia eta kudeaketa.
- Pubizitate kanpainen diseinua: ideia sortzailea, adwords eta social ads.
- Produktu eta zerbitzuen merkaturatzea.
- Ekitaldiak antolatzea eta aurrera eramatea.
- Bezeroen bereganatzea eta fidelizatzea.
Eta zeharkako konpetentziak?
- Norbanakoa: autonomia, inplikazioa, sormena eta ekimen ekintzailea.
- Komunikazioa: ahozko eta idatziko komunikazioa.
- Digitala: segurtasuna, eukiak sortzea, informazioaren trataera eta arazoen ebazpena.
- Lankidetza: talde lana, arazoen ebazpena eta erabakiak hartzea.
ZERGATIK ETHAZI?
Erantzuna erreza da:
Harrobiako marketin irakasleok ikasleok lan mundura hurbiltzea nahi dugulako!
Azken urteotan enpresa mundua izugarri azkar aldatu da; izan ere, Euskal Herriko enpresek beharrizan berriak dituzte eta Tknikak, Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroak, Eusko Jaurlaritzarekin batera Etekin Handiko Zikloen – ETHAZIren testuinguru honen aldeko apustua egin du.
Harrobiako marketin zikloan apustu horren alde egin dugu ere, enpresek eskatzen dutena baita.
Ethaziko erronkak lan-errealitateko jarduetara hurbiltzen dira, hau da, marketineko sektorean biziko dituzun egoera errealetara.
Gainera, erronka bakoitza lanbide modulu ezberdinak osatzen dute, lan munduan bezala! Edo beste hitz batzuetan:
Etxean egiten duzun bizkotxo gozo hori egiteko osagai guztiak behar dituzun moduan (irina, arrautzak, legamia, olioa…) Ethazi ereduko erronka bakoitza garatzeko lanbide modulu bat baino gehiago behar da. Gure bizkotxoko osagai guztiak behar ditugu!
NORTZUK IZANGO DIRA NIRE IRAKASLEAK?
Zure irakasleak marketin eta publizitateko Euskal Herriko eta nazio mailan publizitate agentzia ezberdinetan eskarmentua duten profesionalak izango dira.
Haiek zure coach-ak izango dira, irakaslearen rol tradizionala alboratuz, eta marketin zikloak irauten duen bi urteko bidean zehar gidatuko zaituzte.
ETA LAN IRTEERAK? ZERTAN EGIN AHAL IZANGO DUT LAN?
Harrobian marketin eta publizitateko zikloa bukatutakoan honako lanpostu hauetara izango duzu sarbidea:
- Community manager.
- Publizitate agentzietako langilea.
- Komunikazio teknikaria.
- Merkatuen ikerlaria.
- Ekitaldien antolatzailea.
- Marketin eta publizitate teknikaria erakundeetan.
- Harreman publikoetako teknikaria.
MARKETINA ETA PUBLIZITATEA IKASI BILBON
Zergatik? Bai komunikazioa, bai publizitatea egungo enpresetan beharrezkoak diren gaiak dira!
Izan ere, gaur egungo mundu konpetitiboan ezinbestekoa da gure enpresak transmititzen duen mezua kontuan hartzea eta baita mezu hori besteok nola hautematen duten kontuan hartzea ere. Horregatik, enpresaren kanpo-komunikazioa zaindu beharreko zer edo zer da.
Bestalde, publizitatea dagoeneko ez da aukera bat marka txiki zein handientzat, enpresa baten estrategiaren parte baita.
Bereziki bi arlo horiek elkartzen ditu Bilboko Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko Goi Mailako zikloak: komunikazioa eta publizitatea.
Gainera, Confebask, Euskadiko kutxak eta Lanbidek marketin eta publizitatearena laneko soslai eskatuenen artean jartzen dute Euskal Herrian.
Beraz, badakizu… enpresak zu itxaroten ari dira!
Gure ikasleak sektorean lan egiteko zelan prestatzen diren ezagutu nahi duzu?