Aurten Marketin Solidarioko Agentziaren beste bezeroetako bat, La Tienda Comprometida izan zen. Bilbon dagoen Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, ideia hauek helburutzat duena: Hasteko, gizarte-mugimenduei beren helburuak lortzen laguntzea, ikusgarritasuna, zerbitzuak eta finantzaketa emanez. Publiko zabal bati ideia eta alternatiba aurrerakoiak hurbiltzea, mundu hobe bat eraikitzen parte har dezaten. Eta baita kontsumo kritikoa, solidarioa eta arduratsua sustatzea ere.
Kasu honetan, enpresaren jabearen kontaktua genuen, Romainena; izan ere, horren aurretik ekintzailetzari buruzko elkarrizketa bet egin genion. Hori dela eta, gugan konfiantza izatea errezago izan zen.
Romain eta dendako langileak, La Terminal izeneko kultura- eta sormen-industriako fabrikarekin lan egiten daudenez, haien nahia fabrika honen webgunean jartzeko zerbitzu katalogo bat eskatu ziguten. Lan honek, La Tienda Comprometida dituen zerbitzuak ditu, baina La Terminal-en irudi korporatiboarekin.