
Praktikak Viajes Premier class bidai agentzian
Kaixo! Nire izena Miren Albizu da, Marketina eta Publizitateko ikaslea naiz eta praktikak Viajes Premier bidaia-agentzian egin ditut, Eibarren. Praktiken bitartez hainbat lan egin ditut agentzian: sare sozialetarako edukiak diseinatu ditut, agentziak eskaintzen dituen helmugen ingurukoak batez ere. Horrez gain, aplikazio berria promozionatzeko post-ak sortu ditut, eta bezeroentzako. SD.Eibar futbol taldearentzako eta Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldearentzako aurkezpenak prestatu ditut. Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta marketin arloko lan-munduaren benetako eginkizuneiaurre egiteko aukera paregabea izan dut. Bai talde-lanean bai sormen-lanetan aritzeko aukera izan dut, eta asko ikasi dut eguneroko erronken bidez.