Nagore Alkorta naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea. Azken hilabeteotan praktikak egiteko aukera eduki dut PAC Publicidad marketin eta publizitate agentzia batean.
Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat, benetako bezeroekin lan egiteko aukera izan dudalako. Besteak beste, Imiba inmobiliaria enpresarentzat eta Diesel Autoescuela-rentzat sare sozialetarako edukia sortuz. Argitalpenen ideiak proposatu, testuak idatzi eta marka bakoitzaren estiloari egokitutako edukiak prestatu ditut.
Horrez gain, ostegunero Iratirekin batera Harrobia Ikastolara joaten naiz ikastolako sare sozialetarako edukia sortzera. Bertan bideoak grabatu, editatu, programatu eta argitaratzen ditugu.
Praktika hauei esker, nire etorkizuneko lan-eguna nolakoa izan daitekeen ikusteko aukera izan dut, eta oso motibatuta sentitzen naiz. Gainera, plazer handia izan da Iratirekin lan egitea; hasieratik dena erraz eta atsegin egin dit, eta asko ikasi dut bere ondoan.
Oro har, nire balorazioa oso positiboa da. Esperientzia honek marketinaren eta publizitatearen munduan lan egiteko gogoa are gehiago indartu dit, eta ziur nago hemen ikasitako guztia oso baliagarria izango zaidala nire etorkizun profesionalean.
Aurten Marketin Solidarioko Agentziaren beste bezeroetako bat, La Tienda Comprometida izan zen. Bilbon dagoen Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, ideia hauek helburutzat duena: Hasteko, gizarte-mugimenduei beren helburuak lortzen laguntzea, ikusgarritasuna, zerbitzuak eta finantzaketa emanez. Publiko zabal bati ideia eta alternatiba aurrerakoiak hurbiltzea, mundu hobe bat eraikitzen parte har dezaten. Eta baita kontsumo kritikoa, solidarioa eta arduratsua sustatzea ere.
Kasu honetan, enpresaren jabearen kontaktua genuen, Romainena; izan ere, horren aurretik ekintzailetzari buruzko elkarrizketa bet egin genion. Hori dela eta, gugan konfiantza izatea errezago izan zen.
Romain eta dendako langileak, La Terminal izeneko kultura- eta sormen-industriako fabrikarekin lan egiten daudenez, haien nahia fabrika honen webgunean jartzeko zerbitzu katalogo bat eskatu ziguten. Lan honek, La Tienda Comprometida dituen zerbitzuak ditu, baina La Terminal-en irudi korporatiboarekin.