Praktikak Inboost Tourism enpresan.

Praktikak Inboost Tourism enpresan.

Kaixo, Inhar Gallastegui naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak duala egiten ari naiz Inboost Tourism enpresan Bilbaon. Nire eginkizunak hauek izan dira:

Enpresa honetan, neurri handi batean, bi webgune garatu eta diseinatzen izan ditut (Basque Mountains eta Gorbeia Euskadi), baina horretaz gain, Bizkaian egin daitezkeen enpresek eskaintzen dituzten jarduera GUZTIEN ikerketa sakona egin dut, excel batean jarriz.

Egia esan, web orrien garapenean WIX plataforma erabili behar izan dut, eta horrek askatasun handia ematen dizu diseinuak egiteko orduan.

BasqueMountains

Etxeko produktua denez, orrialdearen banaketa eta diseinua nola izan nahi diren aztertu behar izan dugu taldean. Aurten, ibilbideetan sartu gara eta sakonki garatzen aritu gara.

Gorbeia Euskadi

Bidali zidaten nola nahi zuten orria banatzea, copy-ak eginda, diseinua berritzea besterik ez zen. Orrialde honetarako arazo handiak izan ditut sormen faltagatik, 0tik hastea erabaki nuen arte, berriro hastea, hortik aurrera dena azkar joan zen.

 

Praktikak duala nekagarria izan da , ikasteko, lan egiteko eta proiektu pertsonalak aurrera ateratzeko egin behar izan dudan ahaleginagatik, baina merezi izan du. Nola lan egiten den ikusteko eta ikasteko aukera paregabea izan da marketinaren eta turismoaren sektorean, batez ere turismoan. Nire lankideek ahal izan dudan guztian lagundu didate, eta oso permisiboak izan dira beste enpresa batzuekin alderatuta, egokitu zaizkidan lankideengatik ere eskertuta nago.

Azkenik, ikasi dut, baita ere, inoiz trabatuta sentitzen bazara, ez izan beldurrik dena botatzeko, 0tik berriro hasteko. Begira, kontraesankorra dirudi, baina batzuetan 0tik hasteak argitasun ikaragarria ematen dizu, eta dena argiago ikustean, zihur aski azkarrago joango zarela horrela eta gehiago lortuko duzu.

Edonori gomendatzen diot prestakuntza DUAL bat egitea hainbat arrazoirengatik, urte oso batean lan egiteak ematen dizun ikaskuntzagatik; baita zerbait berria hasteko beldurra kentzeko eta denbora librea kontsumitzeko ere, behin DUALen hasiz gero, ez baituzu denbora askorik izango; gero, urtebete osoan kotizatzen duzu edo DUALen praktikak irauten duen bitartean, eta, azkenik, lan egiteagatik hilean dirua jasotzeagatik.

inboost

Envases Metalúrgicos de Álava enpresan dualean

Envases Metalúrgicos de Álava enpresan dualean

Kaixo !

Haizea nauzue, Marketin eta Publizitate graduko bigarren mailako ikaslea. Hona heldu bazara marketinean edo dual praktika programan interesa duzula suposatzen dut. Niri duela bi urte, ikastolan sartu baino lehen, ikasle baten esperientzia ezagutzea gustatuko zitziadan. Agian nire esperientzia ez da interesgarriena baina irakurtzen jarraitu badaezpada.

Nire interesa marketinagatik duela 3-4 urte hasi zen, nire argazkiak instagrameko profil batean partekatzen hasi nintzenean. Pandemia garaia heldu zen eta etxean igaro nituen ordu asko sare sozialen inguruko ikastaroak egitn eman nituen eta Harrobia ikastolako Marketin eta Publizateko graduaren iragarkia topatu nuen. Momentu horretan 24 urte nituen, langabezian nengoen era zergaitik ez ? gurasoek beti esan didate “el saber no ocupa lugar” beraz, matrikula egin nuen.

Nire adina dela eta kontuan izanda ikasketak nire poltsikotik ordaindu behar nituela lehengo mailako ikasturteko arratsaldeak umeak zaintzen eman nituen ikasten nuen bitartean eta b

igarren mailan duala egiteko eskaera egin nuen. Duala, ikasketak eta ordainpeko praktikak bateratzen dituen gobernuko beka bat da. Hau da, bigarren mailan zure praktikak urte betez luzatzeko eta enpresa baten ikasten zaudena praktikan jartzeko (dirua irabaziz) aukera ematen dizu ikastolak.

 

Horrela pasadan urteko ekainean Laudioko Envases Metalurgicos de Álava enpresan nire Dual praktikak hasi nituen. Oso esperintzia positiboa izan da ! Errealitatera eraman ahal izan dut bi urte hauetan ikasitako guztia, enpresa batek merkatuan komuniatzeko izan ahal dituen erronkei aurre egiteko ekintzak garatu behar izan ditut, enpresaren sare sozialen edukiak sortu ditut, enpresaren barne komunikazioa hobetzeko proposamenak egiteko aukera eman didate….

 

Benetan marketina gustuko baduzu, dual praktikak egitea gomendatzen dizut. Bizi beharreko bizitzaren esperientzia horietako bat da !

Eskerrik asko ikaskuntza honen parte izan zareten guztioi !

Praktikak Expressive Media Projects enpresan

Praktikak Expressive Media Projects enpresan

Ianire García naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko bigarren mailako ikaslea. LH Duala egiteko aukera eman zait pandemiaren erdian, zorionekoa ni! Expressive Media Projects enpresan nago bekadun moduan eta urrian hasi zen nire abentura. 

Enpresa honek 27 langile ditu eta Bilbon dago kokatua EITBren eraikinean, San Mamesen. EITB da duten bezerorik garrantzitsuena eta haientzak salerosten dute publizitatea. Bigarren mailako negozioak ere badituzte, pelikulen salerosketa eta influencerren kudeaketa besteak beste. 

Gaur egun marketin zuzendaria denak enpresa gaurkotzeko behar bat somatu zuen eta produktu komisio bat sortu zuen. Bertan marketinean aditua zen norbaiten beharra sortu zen eta hortik nire aukera beka lortzeko. Komisio horretan egon naiz enpresan aldaketak gertatu diren arte. Hortik aurrera, komisioa marketin departamentura sartu egin zen. 

Nire lanak enpresa barnean txostenak egitea izan da batik bat. Bezeroek EITBko programetan egoteko beharrezko dokumentazioa prestatu dut eta baita saldu osteko txostenak ere. Bezero batzuei bideoak egiten zaizkie eta ni naiz hauek egiten dituena. Identitate korporatiboaren eskuliburua ere egin izan dugu eta baita enpresan erabiltzen diren txantiloien berrikuntza ere. 

Orokorrean esan dezaket beka lortzeak profesional moduak hazteko aukera eman didala. Gaur egun marketin muduan lan egitea ez da erreza eta kurrikulumean esperientzia aberasgarriak izatea garrantzitsua da etorkizunerako. 

Duala M.A.C. Asesores y Consultores-en

Duala M.A.C. Asesores y Consultores-en

Marina Azkarraga naiz, Marketina eta Publizitateko zikloko ikaslea eta formakuntza DUALA egiten ari naiz M.A.C. Asesores y Consultores enpresan (Bilbo). Urriaren 28an hasi nintzen eta egia esan da hilabeteak oso azkar pasatzen ari zaizkit. DUALA egitea aukera paregabea iruditzen zait lan esperientzia aberasteko.

M.A.C. Asesores y Consultores enpresen eta autonomoen kontabilitatea, fiskalitatea eta laboral-eko eginkizunetaz arduratzen da. 14 urte daramate lanean eta haien lema «Mind your own business. Tú ocúpate de lo que sabes hacer, que nosotros nos ocupamos del resto.» da.

Nik sare sozialeko, web orrialdeko eta administrazioko lan batzuk egiten ditut. Esperientzia honi esker erronka pertsonala eta profesionala gainditzeko aukera daukat. Denborarekin nire ezagutzak aberastuz doaz eta horrek gogoa ematen dit gauza berriak ikasteko eta formatzeko.

Esan bezala, oso pozik nago lanean. Enpresako giro ezin hobea da eta lankideak oso profesionalak dira. Beraiei esker gauza asko ikasten nabil eta lanera joatea plazer bat da.

Eskerrak eman nahi diot Harrobia Ikastolari eta M.A.C. Asesores y Consultores-ri eman didaten aukeragatik.

 

HARROBIA IKASTOLA FAKTORIA IRRATIKO PROGRAMAN

HARROBIA IKASTOLA FAKTORIA IRRATIKO PROGRAMAN

Orain dela bi aste Harrobia ikastolak irratiko Faktoria programarekin kolaborazio bat egin zuen. Kalean izan zen Mariaren Bihotza plazan. Bi ikasle eta irakasle batek parte hartu zuten eta publiko bezala ikastolako hainbat ikasle eta irakasle zeuden. Gonbidatu bakoitzaren elkarrizketa gai desberdin bati buruz zen. 

Marketin eta publizitateko arlotik, Yaiza García goi mailako bigarren kurtsoko ikaslea joan zen, “MKT Blai” ekitaldiaren bigarren edizioari buruz hitz egiteko. ETHAZI metodologiarengatik ekitaldi hau erronka bezala hartu dute ikasleok. Bigarren edizio honen data azaroak 14 izan da, Urretxindorrako 48 ikaslea etortzea lortu dute eta lan asko egin hondoren dena prestatuta dago ekitaldia egiteko.

Ekitaldi honetan marketin eta publizitateko lehenengo mailako ikasleak ere parte hartu dute, grabaketak egin dituzte eta egindako grabaketa guztiekin bideo batzuk editatuko dituzte guztiok ekitaldia ikus ahal izateko. Helburua parte hartzaileak marketinean murgiltzea da, honetarako hainbat ekintzak egin dituzte lan talde moduan, ikastolaren metodologia bultzatuz.  

Beste aldetik, Egoitz Iturrioz  Sistema mikroinformatikoa eta sareko erdi mailako ikaslea FP dualeko programari buruz hitz egin du eta kontatu du nola Asti Leku ikastolan, hilabete batzuetako kontratua lortu duen programa honi ezker. Horrez gain, dualaren eguneroko esperientziak eta zailtasunak kontatu zituen. 

Amaitzeko, Nagore Susial irakaslea, Harrobia Ikastola aurkeztu zuen eta kontatu zuen zer nolako erlazioa daukan ikastolak auzoarekin.

Irrati saioari bukaera emateko talde bat gonbidatu zuten bere disko berria aurkezteko eta pare bat abesti eskaini zuten entzuleei.