Praktikak CgBarrios

Praktikak CgBarrios

Amaitu da CgBarriosen izan dudan esperientzia hain talde bikainean parte hartzeagatik. Praktika hauek hasi baino lehen marketinaren mundua monotonoa zela uste nuen, baina enpresa honetan ibiltzeari esker ikusi ahal izan dut zein askatasun dagoen eta egoerak zein desberdinak diren lan egiten den enpresen arabera, liluratu egin nau. Egiaztatu ahal izan dut beharrezkoa dela CgBarriosek marketin-maila eta horrek dakarren erantzukizun eta lan guztia hobetu nahi duten enpresetan egiten duen lana. Askotariko lanak egin ditut, eta asko gozatu dut, ekitaldietarako dokumentuak egitetik prentsaurrekoren batera joan arte.

Lana alde batera utzita, CgBarrios familia txiki bat bezalakoa da, non umorea eta lan giroa direla medio bulegoan sartzeak zoriontasuna ematen dizun, eta hori da garrantzitsuena. Bilboko bulego honetan dauden talde-dinamikak beste edozein enpresatan baino gehiago desiratzen dira. Izan ere, hemen lan egiten dutenak produktiboak dira, elkarri laguntzen diote eta integratzaileak dira, eta horrek definitzen ditu, ez bakarrik langile on gisa, baita pertsona handi gisa ere, eta, beraz, ahalik eta gehien gozatu ahal izan dut hango egonaldiaz.

Praktikak NWS Simulator Partsen

Praktikak NWS Simulator Partsen

Kaixo Ekaitz Hernandez naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz NWS Simulator Partsen (Mungian). Hasteko esan behar dut hiru hilabete hauek esperientzia desberdin bat dela. Egia da hasieran pixka bat zaila izan zela, baina egunak aurrera joan ahala erosoago sentitu naiz, hasieran jaon behar nintzen egunero Mungiararte baina Telelana eskatzean errazago egin zen guztia.

Hasieratik zeregin berberak izan ditut. Web-orria eguneratuta izatea; albisteak igotzea, komertzio berriak sartzea…  eta bestetik, sare sozialak eramatea. Praktiketan zehar proiektu ezberdinak izan ditugu, produktu berriak merkataratu ditugu email marketinaren bidez, praktika hauetan gehiena web orrialdea eramatea izan da, produktuen stock, argazki berriak, formatuak…

Laburbilduz, esperientzia ona izan dira praktikak, giro langilea zegoen NWSen horrek lagundu du empresa azkenengo urteetan hain beste igotzea eta langileek gustora egotera. Asko ikasi dut ondo eramaten ez nituen gauzekin lan egiten, herramienta berriak erabiltzen eta aztertzen eta batez ere, jende oso jatorra ezagutu dut.

Agur bero bat.

Praktikak San Frantziskoko merkatarien elkartean.

Praktikak San Frantziskoko merkatarien elkartean.

Kaixo Markel Gilete naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz San Frantziskoko enpresen elkartean. Hasteko esan behar dut hiru hilabete hauek esperientzia oso ona izan direla. Egia da hasieran pixka bat zaila izan zela, baina egunak aurrera joan ahala erosoago sentitu naiz.

Hasieratik zeregin berberak izan ditut. Web-orria eguneratuta izatea; albisteak igotzea, komertzio berriak sartzea…  eta bestetik, sare sozialak eramatea. Saltokien edukia, jarduera berriak, ekitaldiak eta abar igotzea. Praktiketan zehar proiektu ezberdinak izan ditugu alde zaharreko Athletic-eko peñarekin. Erakusketak eta ekitaldiak antolatzen eta montatzen laguntzen genien. Gehien gustatu zaidan partea haiekin lan egitea izan da.

Laburbilduz, esperientzia oso ona izan dira praktikak. Egunero mugimenda zegoen bulegoan eta giroa oso ona zen, horrek lagundu du denok gustora egotera. Asko ikasi dut ondo eramaten ez nituen gauzekin lan egiten, eta batez ere, jende oso jatorra ezagutu dut.

Agur bero bat.

Praktikak Curvesen

Praktikak Curvesen

Kaixo, ni Itsasne Landeta naiz, Marketin eta publizitateko ikaslea, eta Curvesen praktikak egin ditut.

Curves emakumezko gimnazio bat da, hainbat gimnasio daude, baina ni konkretuki Las Arenasen egon naiz, naiz eta hortik bizkaiko gimnazioen marketina kontrolatzen den.

Hilabete hauetean sare sozialak eramatea gehien egin dudan gauza da, bezte gauzetaz aparte; WordPress, Mailchimp, cartelak sortu..baita administrazio gauzak egiten ikasi dut.

Zerbait nabarmendu behar badut 3 hilabete hauetan, dudarik gabe praktiketan jaso dudan tratua da, oso gertua da, eta eroso egotea lortu dute, ez bakarrik nire nagusia, baita bezte lankileak ere.

 

 

Praktikak Reciclanet enpresan

Praktikak Reciclanet enpresan

Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz reciclanet enpresan (Erandio).

Reciclanet enpresaNire eginkizunak hauek dira:

Hasieran, haien web orriaren beaketa egin nuen, balorazio bat sortuz eta aldaketak proposatuz. Haiekin batzar bat izan nuen nire balorazioa aurkeztuz eta batzar horretan adostu zen zein aldaketak egin behar ziren web-orri egokiago bat izateko, web orria ez zen batere ona, klaseko erronka batean ez zuen gaindituko, oso txarto zegoen, ez zen batere egokia. Ikusten da enpresa bat dela non ideiak eta defendatu nahi dutena oso ona dela baina hori gauzatzean hanka sartze asko dituztela.

Horren ondoren, mareatzen aritu zitzaidan kanpaina bat eginez eta web orria berritzearekin, gai izan naiz antolatzeko eta ideia batzuk aurkezteko kanpaina desberdinetarako eta dena antolatu eta eskematizatuta uzteko. Pertsonalki uste dut nire lana oso ona izan dela, independentea eta proaktiboa izaten ikasi dut, baina ez zait gustatu nire esperientzia. Lehenengo egunean gezurra esan zidaten eta enpresako burua zorigaiztoko eta ezinbesteko komentarioak egin zituen.

Enpresa honetan praktiketan ari zen jendeari galdezka hasi nintzen, eta denok ondorio berera iritsi ginen, behin hemendik irtenda ez baigenuen itzuli nahi.

Horrez gain, pertsona oso jatorrak ezagutu ditut eta crack batzuk haien ikasketetan.