Praktikak Basoas

Praktikak Basoas

 
Aitor Urtzelai naiz, marketin eta publizitate zikloko ikaslea, eta nire praktikak Basoas enpresan egin ditut. Enpresa txikia izan arren, eguneroko lanean gauza asko ikasteko aukera izan dut, eta hasieratik oso gustura egon naiz bertan, giro ona egon delako eta lan egiteko modua gertukoa eta erosoa izan delako.

Praktiketan zehar hainbat zereginetan parte hartu dut. Alde batetik, paketeriarekin eta eskaeren prestaketarekin aritu naiz, produktuak nola kudeatzen diren eta bezeroari bidalketa-prozesu osoa nola antolatzen den ikasiz. Horrez gain, e-commerce mundua barrutik ezagutzeko aukera izan dut, eta horrek lagundu dit ulertzen enpresa txiki batek zenbat lan duen atzean.

Bestetik, komunikazioarekin eta marketinarekin lotutako lanak ere egin ditut. Edukiak prestatzen, ideiak proposatzen eta proiektu berriak aztertzen aritu naiz. Esperientzia honen barruan, bereziki interesgarria izan da Four Clubs izeneko proiektuan parte hartzea. Proiektu honen helburua diskotekentzako produktuen banaketa lantzea da, hala nola argiak, kubiterak, edalontziak, kopak edo botilentzako euskarriak.

Horrez gain, Four Clubsen barruan beste ideia berritzaile bat ere landu dugu: diskoteka batean vending makina bat jartzea, bertan bai aisialdiarekin lotutako produktuak bai premiazko beste produktu batzuk saltzeko. Proiektu hau sortzaileagoa eta praktikoagoa izan da, eta oso baliagarria izan zait merkatura produktu edo zerbitzu berri bat nola hurbildu ulertzeko.

Orokorrean, praktikek asko irakatsi didate bai maila profesionalean bai pertsonalean. Ikasitako guztiaz gain, benetan eskertzen dut Basoasen eman didaten konfiantza eta bizi izan dudan esperientzia.

Praktikak Kamangan

Praktikak Kamangan

Eneko Flores naiz, marketin zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz kamanga enpresan (Bilbao).

Nire eginkizunak hauek dira: Lehenengo asteetan taldean sartu nintzen, nola lan egiten zuten ulertuz eta kamanga hobetzeko zein erreferentetan finkatu ginen ikusiz.

Asteak aurrera joan ahala, sare sozialetara, instagram eta tiktok sareetara, laburpen-bideoetara, edizioetara eta bideoetara igo dut edukia

Komunikazio-plan bat egin diot kamangak sare sozialak eramatea nahi zuen pertsona bati, pertsona istorio oso luzea eta desberdina zeukan eta idei asko bururatu zitziagun bideoetarako. Webgunea hobetu nahi behar zen, eta horretaz ni harduratu naiz, kolorea aldatu, argazkiak eguneratu eta testua eta proiektu berriak sartzen.

Ere asken egunena joan ginen La Peñara grabatzeko barbakoa bat, eta aprobetzatuz oportunitate hori geratu ginen barbakoan.

 

Praktikaldia Tubee.es-en

Kaixo! Nire izena Asier Martin Gonzalez da, eta Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea naiz. Azken hilabeteetan praktikak egiten aritu naiz Tubee.es enpresan, marketin digitalaren arloan lan egiten duen enpresa txiki batean. Esperientzia oso baliagarria izan da niretzat, ikasgelan ikasitakoa lan egoera erreal batean nola aplikatzen den ikusteko aukera eman didalako.

Praktikaldian zehar, Tubee.es-en eguneroko funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan dut. Enpresak batez ere negozio txikiei eta ecommerce proiektuei laguntzen die beren presentzia digitala hobetzen, web diseinuaren, sare sozialen estrategien, publizitate digitalaren eta adimen artifizialeko automatizazioen bidez.

Nire eginkizunen artean, bezero berriak bilatzeko prozesuan laguntzea, marketin digitaleko estrategiak aztertzea eta komunikazioarekin lotutako ideiak lantzea egon dira. Horrez gain, adimen artifizialeko tresnen eta automatizazioen inguruan ikasten hasi naiz, eta hori bereziki interesgarria iruditu zait, etorkizunean gero eta garrantzi handiagoa izango duelako marketinaren arloan.

Praktikaldian gehien baloratu dudana izan da gauzak modu praktikoan ikasteko aukera izatea. Teorian kontzeptuak ulertzea garrantzitsua da, baina lan munduan ikusten da benetan nola aplikatzen diren: bezeroekin nola komunikatu, zereginak nola antolatu, arazoak nola konpondu eta estrategia digital batek negozio txiki batean izan dezakeen eragina.

Praktikak B2B marketin digital agentzian: Nire esperientzia Biwott-en

Gaizka Martinez naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta nire praktikaldia Biwott agentzian, Basaurin, egiten ari naiz, marketin digital B2B eta LinkedIn estrategietan espezializatutako enpresan.

Hasieratik, marketin digitalaren hainbat arlotan murgiltzeko aukera izan dut. Alde batetik, analitika eta publizitate digitala landu ditut. Google Ads eta Google Analytics bezalako tresnekin lan egin dut, kanpainen errendimendua aztertuz eta optimizazio aukerak identifikatuz. Esaterako, bezero baten datuak aztertzean ikusi genuen trafiko gehiena ordenagailutik zetorrela, baina mugikorreko esperientziak konbertsio-tasan eragina zuela. Analisi horri esker, gako-hitz negatiboak gehitu genituen aurrekontua trafiko kualifikatuagora bideratzeko eta Landing Page-en egitura zein CTA-ak optimizatzeko proposamenak egin genituen.

Baina nire lan nagusia eduki estrategikoen sorkuntzan eta kudeaketan oinarritu da. Bezeroentzat artikuluak idatzi ditut eta ondoren eduki horiek sustatu ditut LinkedIn-eko argitalpenen eta email marketin estrategien bidez. Arlo honetan, WordPress bidezko edukien kudeaketaz, SEO kontzeptuez eta domeinuen funtzionamenduari zein DNS konfigurazioari buruz asko ikasi dut. Era berean, Google My Business-erako postak sortuz bezeroen presentzia digitala indartu dut.

Praktikaldian zehar erronka tekniko interesgarriei ere aurre egin behar izan diet. Adibidez, bezero baten webgunea SiteGround-era migratzen ari zirela, WordPress-era irudiak zuzenean igotzea eragozten zuen errore bat agertu zen. Arazo hau konpontzeko, irtenbide sortzaile eta manual bat erabili behar izan nuen: irudiak banan-banan zerbitzarira igo eta ondoren kode bidez lotu. Horrek arazoen aurrean moldatzeko eta ebazpen gaitasuna garatzeko aukera eman dit.

Dena den, proiekturik interesgarriena eta gehien gozatu dudana email marketin kanpainak diseinatzea izan da. Mezuen diseinu-prozesua eta hartzaile bakoitza berezia sentitzeko pertsonalizazio maila lantzea oso aberasgarria izan da niretzat.

Praktika hauek oso baliotsuak izan dira niretzat, teoria eta errealitate profesionalaren arteko aldea ulertzeko. Lantalde profesional batekin arituz, B2B ingurunean sormena, xehetasunak eta datuetan oinarritutako erabakiak nola uztartzen diren ikusi dut. Esperientzia honek argi utzi dit nire ibilbidea komunikazio estrategian eta eduki digitalen sorkuntzan sakontzen jarraitu nahi dudala, eta horregatik, nire hurrengo urratsa Harrobian eduki digitaleko espezializazioa egitea izango da.

Linkedin B2B

Praktikak PAC Publicidad agentzian

Praktikak PAC Publicidad agentzian

Nagore Alkorta naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea. Azken hilabeteotan praktikak egiteko aukera eduki dut PAC Publicidad marketin eta publizitate agentzia batean.

Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat, benetako bezeroekin lan egiteko aukera izan dudalako. Besteak beste, Imiba inmobiliaria enpresarentzat eta Diesel Autoescuela-rentzat sare sozialetarako edukia sortuz. Argitalpenen ideiak proposatu, testuak idatzi eta marka bakoitzaren estiloari egokitutako edukiak prestatu ditut.

Horrez gain, ostegunero Iratirekin batera Harrobia Ikastolara joaten naiz ikastolako sare sozialetarako edukia sortzera. Bertan bideoak grabatu, editatu, programatu eta argitaratzen ditugu.

Praktika hauei esker, nire etorkizuneko lan-eguna nolakoa izan daitekeen ikusteko aukera izan dut, eta oso motibatuta sentitzen naiz. Gainera, plazer handia izan da Iratirekin lan egitea; hasieratik dena erraz eta atsegin egin dit, eta asko ikasi dut bere ondoan.

Oro har, nire balorazioa oso positiboa da. Esperientzia honek marketinaren eta publizitatearen munduan lan egiteko gogoa are gehiago indartu dit eta ziur nago hemen ikasitako guztia oso baliagarria izango zaidala nire etorkizun profesionalean.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.