Gaizka Ruz naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko bigarren mailako ikaslea. Eurowelt Idiomas akademian nago praktiketan ,marketin arloan, eta otsailetik aurrera hasi zen esperientzia polit hau.
Eurowelt Santutxu auzoan dagoen hizkuntza-akademia bat da. LLeva urte asko jendeari hizkuntza desberdinak irakasten emaitza onekin eta poupularitate handiarekin
Eurowelten praktikak egingo nituela jakin nuen egunean, zalantza asko sortu zitzaizkidan, adibidez, ingelesezko akademia batean egin behar nuena edo akademiaren barruan benetan marketineko pertsona bat behar ote zuten. Pentsamendu guztiekin, lehenengo egunean iritsi nintzen, eta ni aurre-juzgatzen hasi nintzen hasiera-hasieratik. Egunak igaro zirenean konturatu nintzen benetan norbait behar zutela ekintzaren publizitateaz eta buruan zituzten proiektuez arduratzeko. Jaso nuen tratuari eta nire pentsamolde-aldaketari esker, askoz errazagoa izan da dena.
Akademian egin dudan lana hainbat proiektu sustatzeko kartelak diseinatzean oinarritu da. Proiektu hauek, Alde Zaharrean bisita gidatua ingelesez eta Landing Basque Country izeneko kultur murgiltze proiektua izan ziren. Alokairuko etxebizitza baterako web-orriaren prototipoa ere diseinatu dut.
Praktikei esker, lan-mundua barrutik nolakoa den ikus dezakezu. Gaur egun, zaila da marketinaren sektorean lan egitea, esperientzia eta kurrikulum nahiko ona izatea eskatzen baitute. Horregatik, enpresa batek zurekin hitz egin aurretik, ondu egin behar duzu, eta egoera desberdinetan moldatzen jakin.