Praktikak ados informatikan

Praktikak ados informatikan

Jokin Gorostiza Badia naiz, Marketing eta publizitatezko goi maila zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz ADOS Informatikan (Derio). Nire eginkizunak hauek izan dira: enpresaren dokumentu eta material korporatiboak logo berrira egokitzea, fakturak eta aurkezpenak berritzea, A2 Sport aplikazioaren logoa eta ikonoak diseinatzea, eta enpresaren aurkezpen komertziala sortzea Canva erabiliz. Horrez gain, marketin digitalarekin lotutako lanak ere egin ditut, SEO eta sare sozialen estrategiak lantuz.

Praktikaren balorazioa oso positiboa da. Esperientzia honi esker diseinu eta marketin arloko ezagutzak hobetu ditut, eta Gimp, Inkscape eta Canva bezalako tresnak erabiltzen ikasi dut. Gainera, profesionalki eta pertsonalki hazteko aukera izan dut, eta oso gustura egon naiz enpresako taldearekin.

Praktikak Santamaria Protesis Dental-en

Praktikak Santamaria Protesis Dental-en

Kaixo, Liher Arrien naiz eta Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea. Gaur egun praktikak egiten ari naiz Santamaria Protesis Dental enpresan, Bilbon kokatutako hortz-protesi laborategi batean. Praktikaldi honetan enpresaren eguneroko lana gertutik ezagutzeko aukera izan dut, bai komunikazioaren aldetik bai laborategiaren funtzionamendu teknikoaren aldetik.

Nire eginkizunen artean webgunearen analisia egitea, sare sozialen egoera aztertzea, komunikazio plan bat garatzea eta marketin digitalarekin lotutako proposamenak prestatzea egon dira. Gainera, kartel baten diseinua, landing page baten sorrera eta Google Ads, Social Ads eta email marketin kanpainak planifikatu ditut. Horrez gain, laborategiko eguneroko lana eta hortz-protesien diseinu eta fabrikazio prozesuak ere gertutik ikusi ahal izan ditut.

Esperientzia hau oso aberasgarria izan da niretzat. Alde batetik, marketinaren eta komunikazioaren garrantzia hobeto ulertu dut; bestetik, hortz-protesiaren mundua ezagutzeko aukera izan dut, eta hori izan da gehien interesatu zaidan arloetako bat. Praktikaldi honi esker nire etorkizun profesionalari buruz gehiago hausnartzeko aukera izan dut eta esperientzia oso positiboa izan dela esan dezaket.

Praktikak Leroy Merlinen

Jon Garcia  naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta nire praktikak Leroy Merlinen, Artean, egin dut.

Praktikaldian zehar, enpresa multinazional  baten eguneroko funtzionamendua barrutik ezagutzeko aukera izan dut. Nire eginkizunen artean produktuak apaletan jartzea eta antolatzea, stocka begiratzea, deskontu kartelak prestatzen laguntzea eta bezeroei produktuen kokapena adieraztea egon dira. Horrez gain, logistika atala eta salmenta atala erakutsi didate, dendaren funtzionamendua modu zabalago eta osoago batean ikusteko asmoz.

Esperientzia honi esker, bezeroarentzako arreta, produktuen antolaketa eta denda bateko eguneroko lana ezagutzeko aukera izan dut.

Praktikak Sanfrantziskoko Merkatarien Elkartean

Praktikak Sanfrantziskoko Merkatarien Elkartean

Asier Carricoba naiz, marketin zikloko ikaslea eta praktikak egiten hari naiz SanFrantziskoko mekatarien elkartean (Bilbao). 

Praktikaldian zehar komunikazio digitalarekin, sare sozialen kudeaketarekin eta web orrien eguneraketarekin lotutako hainbat lan egin ditut. Aste hauetan SanFrantziskoko Merkatarien Elkarteko sare sozialak eta webgunea lantzen aritu naiz, batez ere Facebooken eta Instagramen edukiak prestatzen eta argitaratzen.

Hasieran, sare sozialetako argitalpen bakoitzaren estekak dokumentu batean gordetzeko anexo bat sortu nuen. Horrek lagundu dit enpresa bakoitzak sare sozialetan nola egiten duen lan ikusten eta haien komunikazio modua hobeto ulertzen. Horrez gain, webguneetan aldaketak egin ditut, albiste berriak igo, prentsa notak prestatu eta web orriak eguneratzen hasi naiz.

Praktiketan zehar Facebook eta Instagramerako publikazio desberdinak egin ditut, baita enpresetako excel eta dokumentu batzuk moldatu ere. Elkarte berriak eta albiste berriak gehitu ditut webguneetan eta informazio hori excel eta Word dokumentuetan antolatu dut.

Ekitaldien arloan ere parte hartu dut. Facebooken ekitaldi berriak sortu ditut, kartelak banatu, komertzioekin harremanetan egon eta hainbat mezu bidali ditut webaren eta albisteen inguruan. Horrez gain, ekitaldi batzuetan parte hartuko zuten pertsonak kontaktatzen aritu naiz WhatsApp eta deien bidez, eta informazio guztia excel batean sartzen.

Beste esperientzia garrantzitsu bat “Bilbao Fashion Week” ekitaldiarekin lotuta izan da. Bertako prentsaurrekoan egon nintzen eta ondoren sare sozialetarako publikazioak prestatu eta igo nituen, bai Facebookera bai Instagramera. Era berean, PYME-ri buruzko hitzaldi baten inguruko edukiak ere argitaratu nituen.

Azken asteetan, datozen ekitaldien inguruko edukiak sare sozialetara igotzen aritu naiz, eta hurrengo ekitaldiei buruzko informazioa webgunean eguneratzen hasi naiz.

Praktika hauei esker sare sozialen kudeaketan, web edukien eguneraketan, komunikazio digitalean eta ekitaldien antolaketan esperientzia eta gaitasun gehiago eskuratu ditut.

Praktikak Jardilin zapateria infantilean.

Praktikak Jardilin zapateria infantilean.

Lander Larrañaga naiz, ikaslea, eta Bilboko Jardilin haur-zapatagintzan aritu naiz praktikak egiten. Dendako sare sozialak kudeatzen aritu naiz azken 3 hilabeteetan.

Nire zeregin nagusia dendako zapatei buruzko bideoak sare sozialetara eta webgunera igotzea izan da, bezero berriak erakartzeko eta online salmentak sustatzeko. Besteak beste, kalitatezko zapatak bilatzeko metadatuen kanpainak diseinatu eta konfiguratu ditut, WhatsApp Business bidez mezu masiboak bidaltzen saiatu naiz katalogoaren eta deskontuen berri emateko, baina ez dut lortu. Lan horretan, Barbararekin zuzenean lan egin dut sare sozialetako edukia humanizatzeko eta bezeroengan konfiantza digitala sortzeko.Nire balorazioa positiboa da. Esperientzia horri esker, ikerketa eta estrategia digitalak tokiko enpresa erreal baten beharretara egokitu ahal izango ditut etorkizunean. Erronka ona izan da Jardilinen ingurune digital modernoarekin egunean mantentzen ikastea.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.