MAHAI JOLASEN PILOTAJEA

Azaroaren 13an, Marketineko bigarren mailako ikasleak sortutako mahai jolasen pilotajea izan zen. Talde bakoitzak bere mahai jolasa prestatu eta antolatu zuen, pilotajea ondo eta prest egoteko. Jolasa probatzera etorri ziren pertsonak, taldeka banatu eta bakoitzak jolas bat probatu zuen,  guztiek jolas denak probatzeko. Harrobia ikastolako areto nagusian ospatu zen eguerdiko ordu batetan.

Kirol eta 3Dko lehenengo mailako ikasleak etorri ziren jolasak probatzera, jolasen inguruko iritzia emateko eta sortzaileak haien jolasa egoera erreal baten ikusteko. Horrez gain, jolasa bukatzerakoan,  galdera batzuk egin zitzaizkien jokalariei, entretenigarria baden jakiteko, diseinua, tipografia egokia… Inkesta honetan jasotako ondorioek mahai jolasa hobetzea dute helburu.

 

 

Aitor Gorostiaga