Publikatuta: Gorka Hernandez
Kaixo lagunok!
Datorren astean, hilak 24, MKT blai ekitaldia ospatuko dugu Harrobia Ikastolan (Bilbo). Bertaratzen zaretenok marketin mundua eta marketin ikasketak hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzue lehiaketa baten bitartez.
Dagoeneko lehenengo txanda bete dugu, baina 12:00etako txanda libre dago. Leku barik geratuko zarete? Izena ematea urtarrilaren 22a baino lehenago emailez mkt1718@harrobia.net edo telefonoz 94 472 43 66 egitea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko.
Marketina gustuko dutenentzat aukera paregabea da hau. Ez ezazu galdu!
Oharra: Marketin eta Publizitate Goi mailako Zikloko ikasleek antolatutako ekitaldia da. Marketin eta Publizitatea Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak ezagutuko dituzte eta Harrobiako instalazioak. Ekitaldi hau, Ethazi metodologia barnean egina dago, erronka moduan ikasleek 100% antolatu dute. Ikastetxe honetan Ethazi metodologia bitartez ikasten delako. Horrez gain, lanbide heziketako abantailak eta Harrobian ditugun ziklo ezberdinak azalduko zaizkizue.