Janire El allali naiz, Marketin eta publizitate heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea Harrobian. Otsailak 22-tik maiatzak 28-ra arte, Jesus Maria ikastetxean, Bilbon praktikak egiten egongo naiz. Bilbon ikastetxe pribatuak konpetentzia handia dute eta ezberdintzea lortzeko Marketin beharra daukatela ikusten hasi dira.
Marketin beharra asetzeko, online presentzia lantzea oso inportantea da. Ikastetxearen webgunea marketing agentzia bat eramaten du, sare sozialak aldiz, nahiko ahaztuta daukate. Horregatik, nire erronka sare sozialak aurrera eramatea da; sare sozialetan komunitatea sortzen, enpresa irudi bat jorratzen eta eduki interesgarriak egiten. Publiko objetibora heltzeko ere aukera ona dira sare sozialak, adibidez; ate ireki eta matrikulazioen informazioa zabaltzen.
Harrobia ikastolari eskerrak eman nahi diot Jesus Maria ikastetxean praktikak egiteko aukera emateagatik. Hauek, community manager lana hobeto ezagutzera eta lan mundura zabaltzera lagundu didate.