Harrobia ikastolako marketineko ikasleak Bilboko Dos de Mayo kalean dagoen Estudio14rako Facebook Ads kanpaina garatu dute zikloko Marketin Solidario agentziaren bitartez.
Bezeroarekin bildu ostean kanpainarako helburua, target-a eta mezua zehaztu dituzte eta Facebook Ads plataformaren bitartez Gabonetarako iragarki kanpaina bat osatzen lagundu diote. Marketineko ikasleek kanpaina digitalaren garapenerako jarraitu duten prozesua hauxe da:
- Helburua zehaztu
- Aurrekontua zehaztu
- Audientziaren segmentazioa definitu
- Iragarkiak ikusgai egongo diren ubikazioak zehaztu (kasu honetan instagram eta facebook)
- Iragarkia diseinatu (irudia + copy-a)
Harrobiako Marketin Solidarioko ikasleek iragarki kanpaina eratzeaz gain kanpainari jarraipena egin diote optimizatze aldera.
Facebook Ads-en arlo teknikoari begira izugarri ikasi dute ikasleek. Horrez gain, bezero erreal batekiko komunikazioaren kudeaketa praktikan jartzea lortu dute.
Primerako lana!