Harrobia lanbide ikastolako Marketin eta publizitateko ikasleak ikasturte berri honetan daukaten lehen erronka mahi joko bat merkaturatzea da.

Ikasleen esperientzia eza dela eta, arlo honetan irakasleek elkarrizketa bat antolatu dute hezkuntza eta aisialdian esperientzia luzea duen Urtxintxa Eskola elkartearekin. Beraien ibilbidean zehar, hainbat mahai joko sortu dituzte hezitzaile, guraso, haur eta gazteengandik jasotako beharrizanei erantzuteko asmoz. Marketineko ikasleek galdera sorta bat prestatu zuten mahi jokoen gaiaren inguruan merkaturatuko dituzten jolasak hobetzeko.

Ikasleek informazio erabilgarria jaso zuten egindako galderei esker, hala nola kontatu zuen haien produktuak promozionatzeko ez zutela publizitate ekintzarik eta salmenta gehiago izango zutela publizitatea izango balute. Horrez gain, argitu zuen salmenta gehiago dituztela aurrez aurreko salmentan internet bidezko salmentetan baino, gehien saltzen dituzten lekuak azoketan, ekitaldietan eta ekintzetan. Urtxintxaren aldetik argitu zuten nola sortu eta garatzen zuten haien jokoak, talde ideiekin hain zuzen ere. Ideia izan ostean hobetzen asten dira etengabe publikoarentzat egokia izan arte.

Ekitaldi hau nahiz eta ordu bat eta erdiko luzerarekin programatu zen, ikasleen eta hizlariaren aldetik zegoen erosotasuna dela eta hitzaldia luzatu egin zen.Idoiak adeitasunez Urtxintxaren mahi joko batzuk utzi zituen ikasleek lasaitasunez frogatu ahal izateko.

 

 Eskerrik asko Urtxintxa Eskola etortzeagatik!

Egilea: Jon Hormaetxebarria