Astearte honetan, goizeko 13:10etan Harrobia Lanbide Heziketa zentroan euskara nazioarteko eguna ospatu egin zen. Bertan eskaintzen diren zikloekin zerikusia zeukaten hainbat sektoretako profesional gonbidatu egin zituzten Harrobiako ikastolara eta pertsona bakoitza hitzaldi ezberdinak eman zituzten. Egindako hitzaldi bakoitza gai eta helburu berbera eduki dute, euskarak gaur egun dauden lanbide desberdinetan duen garrantziaz hausnartzea.
Marketin eta Publizitate goi-mailako ikasleek gonbidatu berezi bat eduki zuten, Malen Ulaiza Carballo “Burutu” enpresako publizitate eta komunikazio proiektuen kudeatzailea. Malen marketin munduan denbora luzez murgilduta egon den profesional kualifikatua da, Komunikazio audio bisuala ikasketak eta hainbat hizkuntza ezberdin dakizki; frantsesa, ingelesa, gaztelera eta euskara. Malen hitzaldian bere lan esperientzia azaldu zuen, Burutu enpresaz gain beste marketin arloko lan eta enpresa ospetsuetan lan egin du, horien artean Athletic Club-eko euskarazko sare sozialen arduraduna izan zen. Athletic-en berak egindako lanik aipatuena azaldu egin zuen, Athletic club-eko bigarren kamiseta promozioa eginez Spot baten bidez, Ander Kapa modelo giza izaten.
Amaitzeko hitzaldiaren bukaeran galdetu zigun, “zergatik ez da gaur egun euskararik hitz egiten eskolan edo lagunen artean?” eta honen inguruan solasaldia egon zen.
Euskaraz ikasi, hezi eta bizi!!