Marketin eta Publizitateko ikasleek sortutako Baloreka enpresaren komunikazio plana egiteari ekin diote eta honekin webgunea diseinatzeko momentua heldu da. Klaseko ikasleek bikoteka sortuko dute enpresarako webgunea. Bi ikasleek, Marina Azkarraga eta Yaiza García, kaixomundua.eus-ek antolatutako webgune txapelketan parte hartuko dute Balorekaren webgunea bertan sortzen. Lehiaketa honetan parte hartzeko webgunearen edukiak kutsu soziala izan behar du.

Webgunean Baloreka-k sustatzen dituen balioei buruzko informazioa emango da (berdintasuna, elikadura osasuntsuaren sustapena, birziklapena), baita salduko diren hiru jokoei buruzkoa. Gaur egun, oso garrantzitsua da interneteko euskarri nagusietan presentzia izatea enpresaren publikoari ahalik eta hoberen heldu ahal izateko. Webguneari esker, Baloreka ezagunago egitea lortuko da eta bezeroekin kontaktu zuzena sortu ahal izango da sare sozialekin batera.

Txapelketan DBH, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleak parte hartu ahal izango dute, eta kategoria bakoitzeko irabazle bat egongo da.

Oso aukera ona da mota honetako txapelketetan parte hartzea eta nire ikaskideak ezin hobeto egingo dute! Zorte on Yaiza eta Marina!