Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz reciclanet enpresan (Erandio).
Nire eginkizunak hauek dira:
Hasieran, haien web orriaren beaketa egin nuen, balorazio bat sortuz eta aldaketak proposatuz. Haiekin batzar bat izan nuen nire balorazioa aurkeztuz eta batzar horretan adostu zen zein aldaketak egin behar ziren web-orri egokiago bat izateko, web orria ez zen batere ona, klaseko erronka batean ez zuen gaindituko, oso txarto zegoen, ez zen batere egokia. Ikusten da enpresa bat dela non ideiak eta defendatu nahi dutena oso ona dela baina hori gauzatzean hanka sartze asko dituztela.
Horren ondoren, mareatzen aritu zitzaidan kanpaina bat eginez eta web orria berritzearekin, gai izan naiz antolatzeko eta ideia batzuk aurkezteko kanpaina desberdinetarako eta dena antolatu eta eskematizatuta uzteko. Pertsonalki uste dut nire lana oso ona izan dela, independentea eta proaktiboa izaten ikasi dut, baina ez zait gustatu nire esperientzia. Lehenengo egunean gezurra esan zidaten eta enpresako burua zorigaiztoko eta ezinbesteko komentarioak egin zituen.
Enpresa honetan praktiketan ari zen jendeari galdezka hasi nintzen, eta denok ondorio berera iritsi ginen, behin hemendik irtenda ez baigenuen itzuli nahi.