Bilbotik zehar ametsen ibilbidean ibili ginen, eremu ezberdinak ikusten eta aztertzen. Otsailaren 24an hiru enpresa ikusteko aukera izan genuen Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko ikasleok. Zorraquino, CrisisCreativa eta Siropek ateak zabaldu zizkiguten haien proiektuak eta funtzionamendua erakusteko. Ibilbide entretenigarria izateaz gain, etorkizuneko ametsak identifikatzeko aukera izan genuen.

marketin agentzia

Lehenengo Sirope agentziara joan ginen. Bertan, egindako hainbat proiektu erakutsi zizkiguten, modu dinamikoan eta erakargarriak. Orbearekin egindako proiektu ikaragarria izan zen atentzio gehien deitu zidana. Bigarren, Zorraquino ezagutzeko aukera izan genuen, besteak baino handiagoa izan arren, ez zitzaidan hainbeste gustatu. Azkenik, onena amaierarako gordeta, CrisisCreativa ikustera joan ginen. Diseinu grafikoan adituak. Hain zuzen, momentu horretan ikusi nuen nire ametsaren ibilbidea. Lan talde oso txikia izan arren, oso proeiktu interesgarriak erakutsi zizkiguten.

Amaitzeko, bokazioaren eta ilusioaren etorkizuneko bidea ikustarazteko baliagarria izan zen niretzako. Non ikusten nintzen argiago jakiteko. Ametsen ibilbide.

 

Bihotz Ibarzabal Zabala- Marketineko ikaslea