Kaixo, Udane Ladislao naiz, Harrobiako Marketin eta publizitateko ikaslea. Praktiken esperientzia kontako dizuet, nire kasuan Hiruka Uribe kostako euskarazko aldizkarian egin ditut, Algortan.

Nire eginkizunak, diseinuko arloan flyerrak sortzea, kanpainak sortzea, SSZZ analisia egitea..etb izan dira. Erronka nagusia Kanpomartxo jaialdirako egin genuen, Apirilak 28, Faoetan ospatutako euskarazko jaialdia izan zen. Kanpaina bat sortu nuen, eta jaialdian banandu genituen flyerrak sortu nituen., oso aberasgarria izan zen niretzat, batez ere nire lotsari aurre egin niolako  lehen aldiz stand batean lan egitean.

Hirukan eman dudan denboran, benetan aberasgarriak izan diren hiru hilabeteko praktiketan murgiltzeko aukera izan dut. Iaz hiru aste bakarrik iraun zuen Reciclanet-eko nire aurreko esperientziak ez bezala, oraingoan aldi luzeago batean zehar lan eta proiektu ugari aztertzeko aukera izan dut.

Hainbat proiektu interesgarritan parte hartzeko aukera izan dut, inprentetara bisitak egitetik hasi eta Serifalaris bezalako diseinu grafikoko ekitaldietara joateko. Horri esker, ikusizko munduaren hainbat alderditan murgildu naiz eta sormenaren eta teknikaren elkarguneak ikasi ditut.

Hiru hilabete hauetan, asko ikasi dut Hiruka bezalako aldizkari batean lan egiteko eguneroko dinamikari buruz. Nire trebetasuna hobetu dut antolatzeko eta arazoak modu eraginkorrean konpontzeko. Oraindik ikasteko asko daukadala badakit ere, izugarri eskertzen dut orain arte izan dudan esperientzia.

Hilabete hauek hazkunde pertsonal eta profesionalerako aukera baliotsua izan dira, eta hunkituta nago etorkizunean ikasten eta hazten jarraitzeagatik.