Uxue Yurrebaso naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Espacio Open enpresan, Bilbon.
Espacio Open 2009az geroztik Deustuko La Ribera auzoko Bilboko Galleta Fabrikan (Fábrica Artiach) dado kokatua, inpaktu sozial positiboa duten sormen eta gizarte proiektuen ekosistema bat da.
Kultura garaikidearen, teknologiaren eta gizarte gaien arteko elkargunean lan egiten dute. Haien espazioetan proiektu propioak garatzen dituzte, baita erakunde pribatu eta publikoentzako aholkularitza eta kudeaketa proiektu eta zerbitzuak ere.
Astebururo Vintage Bilbao ekitaldia antolatzen dute ekonomia zirkularraren merkatuaren bilakaera gisa. Jardín Secreto Bilbao kafetegia ere dute, ostiraletik igandera 10:00etatik 20:00etara zabalik dago.
Azken hauen sareen esku egon naiz, eduki plan bat egin eta haiek garatu. Ia egunero argitaratzen dira bideoak, erronka hainbat ideia ezberdin izatea izan da.
Horretaz aparte, Vintage Bilbaorako Bilbo osotik deskontua zuten flyerrak banatzeko estrategia bat sortu zuten lankideak eta hori bete dut. Bilboko hotel, hostal, taberna, denda eta ikas zentro interesgarrietatik pasatzen egon naiz. Kartelak eta pegatinak jarri ditut ere. Ondo atera izan da estrategia, dendara hainbat pertsona etorri dira flyerrekin.
Generalean esperientzia positiboa izan da, lan munduan ibiltzeko prest nago.