Jon Moreno naiz, “Marketina eta Publizitatea” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz BIOOK Elkartean (Bilbo, Zorrozaurren).

BIOOK ElkarteaBIOOK irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta zientzia irekiko, herritar zientziako eta zientzia komunitarioko mugimenduen abangoardian dagoena, hezkuntza, gizartea eta ingurumena hobetzen laguntzeko helburua duena. Eskaintza zientifiko-hezitzaile, praktiko eta esperimental zabala sortu dute, gizarte- eta ingurumen-balioetan oinarrituta, edonork zientzia egin dezan.

Nire eginkizunak hauek izan dira:

  • Community manager lanak egin ditut,  sare sozialen kudeaketa eginez, bai copy-ak zein edukiak sortuz.
  • Webgunearen kudeaketa eta edizioa
  • Barne artxiboaren kudeaketa eta hobekuntza proposamenak
  • Mailing Kanpainen sorkuntza eta kudeaketa
  • Dossierren garapena

Egindako lanarekin eta ikasitakoarekin oso pozik nago, horrez gain, ellkartearen lan giroan oso gustura egon naiz. Laburbilduz, esperientzia polita eta baliagarria izan da.