Jon Acha Ozaeta naiz, ‘Marketina eta Publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Cg Barrios agentzian (Bilbo, Abando). Nire eginkizunak hauek dira: sare sozialen analisia eta kudeaketa. Bezeroen konpetzia aztertzea sare sozialetan, edukien planifikazioa egutegien bidez, publikazio sortzaileen diseinuak eta bezeroentzako estrategiak sare sozialetan kanpainak sortzeko. Horrez gain, komunikazio alorreko atalak landu ditut, hala nola, prentsa oharrak. 

Esperientzia oso aberasgarria izan da, konstanteagoa izaten ikasi dut eta enpresa bateko egunerokoa ezagutu dut. Asko gustatu zait enpresa, taldeak, oso ondo hartzen zaitu lehenengo egunetik, eta giroa oso ona da. 

Egia esanda, praktikak hemen errepikatuko nituzke. Oso eroso sentitu naiz. Laburtzeko, urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri dut eta gauzak hobetzeko eta ikasten jarraitzeko balio izan dit. Eskerrik asko aukera hau emateagatik.

Eskerrik asko Cg Barrios guztiagatik!