Inés Martín naiz `Marketina eta Publizitatea´ zikloko ikaslea, Expressive Media Projects enpresan praktikak egiten ari naiz, Bilbon (San Mames).

Nire eginkizunak hauek izan dira: eitb.eus-en Interneteko publizitatea kudeatzea; display kanpainak (bannerrak, bideoak, Brand Days, publirreportajeak), gailu, kokapen, atal eta hizkuntzaren araberako segmentazioak, eta publizitate programatikoa (erosketa programatikoa, Google Ads, SEM estrategiak eta sare sozialetako kanpainak). Publizitate-proposamen integralak ere egin eta antolatu ditut.

Praktiketan oso gustura sentitu naiz, lan-giroa bikaina izan da eta jendea oso jatorra. Lehen egunetik, oso ondo tratatu naute, taldeko beste bat bezala sentiaraziz.

Esperientzia honen bidez, ikasgelan ikasitako ezagutzak ingurune profesional batean nola aplikatzen diren ikusi dut, eta, horrez gain, arlo horretan esperientzia handiagoa duten pertsonengandik behatu eta ikasi ahal izan dut. Zalantzarik gabe, esperientzia oso aberasgarria izan da.