Kaixo! Ane Prieto naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Inboost enpresan, Bilbon.

Duela hiru aste, marketin turistikoan espezializatutako enpresa batean hasi nituen praktikak. Denbora honetan, orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izan dut, eta lanbide-ingurunean ageri diren dinamikak ezagutzeko.

Praktikak egin ditudan enpresak, Inboostek, lankidetza estuan dabil Bizkaiko Aldundiarekin eta hainbat eskualderekin, aholkularitza eta neurketa lanak egiten turismoaren sektorean. Nire esperientzia oso ona  izan da, gainera, bai pertsonalki zein profesionalki hazteko aukera eman dit.

Destino Turistiko Inteligente-ari buruzko proiektua (DTI)

Landu dudan proiekturik esanguratsuenetako bat Destino Turistico Inteligente (DTI) izan da. Proiektu honek, destino turistikoen eta horien baliabideen eraldaketa digitalerako jardunbide egokiak ikertzera bideratuta dago. Gure helburua digitalizazioa sustatzea da, destinoak irisgarriagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Datuak biltzen eta beste destino arrakastatsu batzuek erabilitako estrategia digitalak aztertzen lan egin dugu. Prozesu horri esker, nire ezagutza teorikoak aplikatzeaz gain, teknologiak esperientzia turistikoa nola hobetu dezakeen eta garapen jasangarrian nola lagun dezakeen azaldu dit.

Bizkaiako landa-turismoaren sustapena

Parte hartu dudan beste arlo bat, Bizkaiaren landa turistikoaren sustapenea izan da. Zeregin hori bereziki interesgarria izan zen, marketin digitala eta harreman publikoen kudeaketa uztartu baitzituen. Nire zeregin nagusia Bizkaian landa-turismoa sustatzeko “fam press” batean parte har zezaketen blogger, aldizkari eta influenceretako profilak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea izan zen.

Praktiken alderdi horrek asko irakatsi zidan sareen garrantziaz eta sustapen-kanpaina on batek norakoaren pertzepzioan nola eragin dezakeen. Sare sozialetan eragin handia duten pertsonekin konektatzeko esperientziak ere lagundu zidan komunikazioan eta negoziazioan trebetasunak garatzen.

Gogoeta eta Ikaskuntza

Atzera begira, hiru aste hauek erronka eta aurkikuntzen nahasketa bat izan dira. Teoria funtsezkoa dela ikasi dut, baina praktikan da benetan non ezagutzak finkatzen dira. Zeregin eta proiektu bakoitzak ikuspegi berri bat eman dit eta marketin turistikoan dudan interesa indartu du.

Gainera, ingurune erreal eta kolaboratibo batean lan egiteak talde-dinamikak eta komunikazio eraginkorraren garrantzia hobeto ulertzeko aukera eman dit. Bertatik bertara ikusi dut marketin turistikoak eragin nabarmena izan dezakeela ekonomian eta helmugen jasangarritasunean.

Laburbilduz, praktika hauek garrantzitzuak izan dira nire lanbide-heziketan. Prestatuago eta motibatuago sentitzen naiz marketin turistikoan nire ibilbidea jarraitzeko. Esperientziak erakutsi dit oso garrantzitsua dela ikastea eta erronka berrietara egokitzea, eta eskertuta nago hain talde profesional eta dedikatuarekin lan egin izanagatik.

Espero dut turismo jasangarria eta irisgarria garatzen laguntzen jarraitzea, praktika horietan eskuratutako tresnak eta ezagutzak erabiliz. Hau bide luze baten hasiera besterik ez da, eta pozik nago datorrenarekin.

Milla esker ikasitakoagatik!

Expovacaciones