Kaixo! Ane Prieto naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea etadual intentsiboa egiten ari naiz Inboost enpresan, Bilbon.
Nire praktikak Inboost-en hasi nituen ia urtebete, eta proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera izan dut, zehazki Bizkaiko eskualdeetako turismoaren sustapenean. Lanbide-ingurunean ikasitako teoria aplikatzeko aukera izan dut, eta proiektuek zein prozesuek benetan nola funtzionatzen duten ikusteko aukera paregabea izan da.
Basque Mountains proiektuaren barruan, hainbat eskualde elkarlanean ari dira, bai tokiko enpresekin, bai herriko elkarteekin, turismoaren sektorea sustatzeko. Proiektuak eskualde bakoitzaren berezitasunak nabarmentzen ditu eta, aldi berean, markak indartzeko hainbat estrategiak landu ditugu.
Hainbat arlotan parte hartu dut, eta horien artean, Bizkaiko landa-turismoaren sustapena izan da garrantzitsuenetakoa. Bertan, marketin digitala eta harreman publikoak uztartu ditugu, eta horrek lanbidean harreman berriak sortzeko aukera emon dit. “Fam press” batean parte hartu dut, eta bertan, blogariei, influencer-enei eta aldizkariei buruzko informazioa lortu eta eurekin harremanetan jarri naiz.
Proiektu honek esperientzia handia eman dit, eta nire ikaskuntza prozesua indartu du. Turismoaren sektorean lan egiteak, iragarki eta marketin digitalaren inguruko ezagutza sakona emon dit, eta nola eragin dezakeen kanpaina on batek zure helburuekin bat egiten duen. Gainera, talde lanaren garrantziaz eta komunikazio eraginkorraren funtsezko rola ikusi dut, zein baliagarria izan daitekeen egoera profesionaletan.
Orain, nire esperientzia praktiko honen ostean, prest sentitzen naiz turismo jasangarriaren eta irisgarriaren sustapenean laguntzen jarraitzeko. Uste dut esperientzia hau oso baliagarria izango dela nire etorkizuneko profesionaltzat, eta baita etorkizunean Basque Mountains proiektuaren garapenean ere.
Milla esker guztioi!