Naroa Carbajosa Fernandez naiz, Marketing eta Publizitateko zikloko ikaslea, eta prestakuntza dual orokorra Erakus enpresan egin ditut .
Praktika-aldian, aukera izan dut Erakus enpresako lantaldearen parte izateko. Erakus, Europa mailako azoketarako stand-en diseinu eta eraikuntzan espezializatutako enpresa da, eta museoentzako eta barne-diseinurako proiektuetan ere lan egiten du.
Aste hauetan zehar, nire lana batez ere marketin arloan zentratu da. Clientify plataformarekin lan egin dut, email marketing-eko ekintzak garatuz. Helburu nagusia izan da Europa osoan egingo diren azoketarako bezero berriak lortzea. Horretarako, posta elektroniko bidezko kanpaina pertsonalizatuak diseinatu eta bidali ditut, azokaren gaia eta mota kontuan hartuta mezua egokituz.
Kanpainak bidali ondoren, jarraipen telefonikoa egin dugu: aurrez bidalitako enpresekin zuzenean harremanetan jarri gara, mezua jaso zuten ala ez baieztatzeko eta azokaren kudeaketaren arduradunekin zuzenean hitz egiteko. Bigarren fase honek funtsezkoa izan da harreman komertzialak sendotzeko eta aukera berriak sortzeko.
Horrez gain, newsletter informatiboak prestatzen ere parte hartu dut, gure bezeroentzako intereseko gaiak landuz, hala nola azoka batean stand bat kudeatzerakoan ohikoenak diren akatsak eta abar. Argitalpen hauek baliozko edukia eskaintzeko eta Erakus sektorean erreferente fidagarri gisa kokatzeko baliagarriak izan dira.
Esperientzia honi esker, marketin digitaleko eta komunikazio komertzialeko gaitasun praktiko berriak eskuratu ditut, eta lehen eskutik ezagutu dut bezeroak prestatzeko eta erakartzeko prozesua, hain dinamikoa den nazioarteko azoketako sektorean.