Ana Otermin naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta praktikak egiten ari naiz Duara enpresan (Bilbo). Duara berrikuntza jasangarrian oinarritutako agentzia bat da, pertsonen potentziala bultzatzen duena eredu kolaboratiboak, zirkularrak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak sortzeko. Hiru lan-ildo nagusi ditu: ingurumen kontzientziazioa (moda jasangarriko lehiaketen bidez hondakinak diseinu bihurtuz), Duara Lab (biomaterialen, josturaren eta ekintzailetzarako mentoring tailerrak) eta eredu zirkularrak (ekitaldietako hondakinak merchandising bihurtzea, ekoizpen zikloak ixteko).

Nire eginkizunen artean, sare sozialetarako edukia sortzea eta planifikatzea egon da, batez ere Instagram eta TikTok plataformetarako. Hainbat bideoren gidoiak prestatu ditut, azpitituluak landu eta edizio prozesuan parte hartu dut. Horrez gain, Canva erabiliz post eta kartel desberdinak diseinatu ditut, markaren irudia mantenduz eta komunikazio helburuetara egokituz.

Bestalde, web orrialdearen sorkuntzan eta eguneraketan parte hartu dut, edukien itzulpena eginez eta egitura hobetzen lagunduz. Era berean, marka eskuliburua (manual de marca) lantzen aritu naiz, elementu grafikoak definitzen eta aplikazio desberdinetan integratzen. Kanpaina digitalen alorrean ere aritu naiz, Meta Ads-eko hainbat kanpaina sortu, kudeatu eta argitaratuz.

Praktiketan zehar, ekitaldi eta jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera ere izan dut, hala nola prentsaurrekoak, argazki saioak eta erakusketak. Gainera, komunikazio estrategiak garatzen lagundu dut, adibidez, ekintzailetzarekin lotutako ekitaldi baterako plan estrategikoa sortuz eta eduki egutegia antolatuz.

Balorazioari dagokionez, oso esperientzia aberasgarria izan da niretzat. Ikasitako kontzeptu teorikoak praktikan jartzeko aukera izan dut, eta aldi berean, lan munduaren erritmoa eta dinamika ezagutzeko balio izan dit. Autonomia, sormena eta talde-lanean aritzeko gaitasuna garatu ditut, eta argiago daukat etorkizunean marketinaren arloan jarraitu nahi dudala.

https://www.duara.site/

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.