Ni Ariane naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta praktikak Harobia Ikastola-n burutu ditut, Bilbon. Praktikaldian zehar komunikazio eta marketin arloko hainbat eginkizun garatzeko aukera izan dut. Besteak beste, datorren ikasturterako komunikazio estrategia landu, sare sozialetarako edukiak planifikatu, sortu eta editatu, testuak, irudiak eta mezuak kanal bakoitzaren ezaugarrietara egokituz eta hilabete ezberdinetako sare sozialetan izandako emaitzen txostenak prestatu, emaitzak interpretatzen ikasiz, horrek, hobekien funtziontazen dituzten edukiak eta hauek nola hobetu daitezkeen ulertzeko aukera eskaini didalarik.
Esperientzia aberasgarria izan da niretzat, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan baitut. Gainera, komunikazio digitalaren eta edukien kudeaketaren inguruko ezagutza gehiago eskuratzeko aukera izan dut, lan giro profesionalean trebatzeko aukera izan dudalarik. Oro har, Harrobian burutu dudan praktikaldian izandako esperientzia positiboki baloratzen dut, bai nire garapen pertsonalari begira, bai eta etorkizun profesionalari begira.