Kaixo Amaia Rodriguez deitzen naiz Marketin eta publizitate graduko ikaslea, Harrobia Ikastolan eta Expressive-n DUAL-a egiten nago.

Ikasketak eta lana uztartzea erronka bat da, baina nire kasuan, azken urte hau bizitzako ikasgairik handiena izaten ari da. Esan bezala, Expressive enpresan nabil nire duala egiten, eta bertan,
EITBko Makusi proiekturako edukia sortzen dugu. Zer esan nahi du horrek? Bada, sormenaren prozesu osoa bizi dudala: grabaziotik hasi, edizioan sakondu eta azken publikaziora arte.

MAKUSI

1. Ikasgelatik Errealitatera
Teoria ondo dago, baina kameraren atzean egotea eta edizio-gelan orduak ematea da benetan irakasten dizuna. Makusi-n edukia sortzea prozesu dinamikoa da, eta egunero ikasten dut zerbait berria: nola kontatu istorio bat, nola erakarri publikoa eta nola zaindu kalitate teknikoa.

2. Pantailatik Haratago: Ekitaldiak eta Jendea
Lan hau ez da soilik ordenagailu baten aurrean egotea. Enpresarekin batera, cara al público antolatu ditugun hainbat ekitalditan parte hartu dut. Horri esker:
● Sektorea barrendik ezagutu dut: Nola mugitzen den industria hau, zer nolako erritmoak dituen…
● Networking-a egin dut: Jende asko ezagutu dut, profesional handiak, eta horrek nire ikuspegi profesionala erabat zabaldu du.

3. Bost Hilabete Gehiago: Konfiantza eta Harrera
Albisterik onena? Nire duala beste bost hilabetez luzatuko dela. Expressive-n jaso dudan harrera bikaina izan da hasieratik; taldeko kide bat gehiago bezala sentiarazi naute, eta nire
lanean konfiantza dutela ikusteak are gehiago motibatzen nau. Prozesu hau ez da nire karrerako etapa bat soilik, nire nortasun profesionala eraikitzen ari den
esperientzia bat baizik.

Ondorioa, etorkizunari begira
Gogorra da, bai, denbora kudeatzea (grabatzea, editatzea, ikastea eta, nola ez, DJ izatea!) ez baita erraza. Baina emaitza ikustean eta jendeak gure edukiaz gozatzen duela jakitean, merezi duela konturatzen naiz.
Segi dezagun sortzen! 🌟🌟🌟

MAKUSI

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.