Nire izena Josean Samaniego da eta Harrobia-ko Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea naiz. Gaur egun, nire praktikak community manager moduan egiten ari naiz Zornotzako LHI-n.
Praktikaldi honetan zehar, komunikazioarekin eta marketinarekin lotutako hainbat lan egiten ari naiz. Hala nola, sare sozialetarako edukien sorrera, edizioa eta argitalpena, baita nortasun bisual korporatibo koherente baten sorrera eta hobekuntza ere lantzen dut. Horrez gain, barne zein kanpo komunikazioko ekintza desberdinetan parte hartzen dut, Zornotza FPren irudia eta presentzia digitala indartzeko helburuarekin.
Esperientzia hau oso aberasgarria izaten ari da niretzat, bai profesionalki bai pertsonalki. Ikasketetan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta nire gaitasunak erakusteko aukera eman dit, eskaintzen ari naizen zerbitzuak benetan behar zituen erakunde batean.
Oso pozik nago orain arte egindako lanarekin eta eskertuta sentitzen naiz Zornotza LHIkotaldeak eman didan konfiantzagatik. Zalantzarik gabe, gustatuko litzaidake etorkizunean haiekin epe luzera lanean jarraitzea eta profesionalki hazten jarraitzea hain ingurune dinamiko eta hurbilean.