Aitor Urtzelai naiz, marketin eta publizitate zikloko ikaslea, eta nire praktikak Basoas enpresan egin ditut. Enpresa txikia izan arren, eguneroko lanean gauza asko ikasteko aukera izan dut, eta hasieratik oso gustura egon naiz bertan, giro ona egon delako eta lan egiteko modua gertukoa eta erosoa izan delako.

Praktiketan zehar hainbat zereginetan parte hartu dut. Alde batetik, paketeriarekin eta eskaeren prestaketarekin aritu naiz, produktuak nola kudeatzen diren eta bezeroari bidalketa-prozesu osoa nola antolatzen den ikasiz. Horrez gain, e-commerce mundua barrutik ezagutzeko aukera izan dut, eta horrek lagundu dit ulertzen enpresa txiki batek zenbat lan duen atzean.

Bestetik, komunikazioarekin eta marketinarekin lotutako lanak ere egin ditut. Edukiak prestatzen, ideiak proposatzen eta proiektu berriak aztertzen aritu naiz. Esperientzia honen barruan, bereziki interesgarria izan da Four Clubs izeneko proiektuan parte hartzea. Proiektu honen helburua diskotekentzako produktuen banaketa lantzea da, hala nola argiak, kubiterak, edalontziak, kopak edo botilentzako euskarriak.

Horrez gain, Four Clubsen barruan beste ideia berritzaile bat ere landu dugu: diskoteka batean vending makina bat jartzea, bertan bai aisialdiarekin lotutako produktuak bai premiazko beste produktu batzuk saltzeko. Proiektu hau sortzaileagoa eta praktikoagoa izan da, eta oso baliagarria izan zait merkatura produktu edo zerbitzu berri bat nola hurbildu ulertzeko.

Orokorrean, praktikek asko irakatsi didate bai maila profesionalean bai pertsonalean. Ikasitako guztiaz gain, benetan eskertzen dut Basoasen eman didaten konfiantza eta bizi izan dudan esperientzia.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.