Serinfor

SERINFOR ENPRESAN PRAKTIKALDIA

Ander Gerrikaetxebarria naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Serinfor enpresan (Calle Gral. Concha, 3, Bajo, Abando, 48008 Bilbao, Biscay).

Nire eginkizunak hauek dira:

-Enpresaren blogerako artikuluak idaztea.

-Bezeroen sare sozialetarako argitalpenak sortzea (bideo edizioa barne).

-Bezeroekin bilerak egitea SEOko gaiak komentatzeko.

-Sare sozialetarako estrategiak sortzea.

-Serinforerako komunikazio-plan bat egitea.

Enpresako giroa beti izan da oso positiboa lankide gazteekin, beti lagundu izan baitidate gauzak errazago eta erosoago egiten, eta marketin digitalaren sektoreari buruz ikasten jarraitu ahal izan dut.