Marketin eta Publizitateko ikasleak eduki plana eta sare sozialen estrategia garatzen ikasten ari dira. Lortu nahi ditugun helburuak definitu ondoren, bezero potentzial ideala zehaztu behar da, buyer personak:
- Nor da?
- Zein kezka ditu?
- Zer interesatzen zaio?
- Nolakoa da bere egunerokoa?
Azken finean, buyer personak gure bezero idealen fikziozko errepresentazioa irudikatzen dituzte. Erakarri eta bihurtu nahi dugun audientzia hori nor den zehazten laguntzen digute eta, batez ere, xede-publiko hori sakonago gizatiartzen eta ulertzen laguntzen digute.
Buyer personak, marketin arloan ezinbesteko tresna dira eta argi dago bezero potentzialak ulertzen laguntzen digutela baina zertan laguntzen digute zehazki? Besteak beste, edukien sortzea eta planifikatzea errazten digute, bezeroekin nola komunikatu behar garen, gure produktuak nola garatu behar ditugun eta zer zerbitzu mota eskaini beharko genituzkeen talde desberdinen beharren, portaeren eta kezken arabera.