Marketin eta publizitate zikloko ikaslea naiz, Idoia Mendez Aresti dut izena. Otsailetik hasi naizela Birziklaon proiektuan parte hartzen praktikak direla-eta. Hau Bilboko gazteen artean birziklapena sustatzeko egiten ari da eta honetan parte hartzea, aukera ezin hobea bihurtu da.izaten ari da sormena garatzeko eta ikasteko.
Proiektuan, community manager bezala lan egiten dut, edukiak sortzen eta kontzientziazioa zabaltzen. TikTok, Youtube eta Instagram-en kontuak ditugu, hau da, orain pil-pilean dauden sare sozialetan. Challenge, infografiak eta bideoak egiten ditugu, horretaz aparte musika eta aisialdiaren gaiak ere jorratzen ditugu, kontzientziazio kontu hau, erakargarri bihurtuz.
Eskerrak eman nahi diot Harrobia ikastolari eta Bilboko Udalari iniziatiba hontan parte hartzen uzteagatik, nire sormena garatuz eta egunero hainbat gauza ikasiz. Oso lan polita da tokatu zaidana, eta espero dut honekin gazteak kontzientziatzea eta munduan aldaketa bat ikusten hastea.