Pasadan urrian, Harrobia ikastolako 2. mailako ikasleek “Bizitzari kantua” proiekturako logo bat sortzen aritu ziren.  Proiektu honen partaideek hurrengoak izan ziren: ikasleek, 3. Adinako pertsonak (garrantzitsuenak) eta lanbide heziketako ikastetxeak .

Proiektu honen izena poema ezagun batetik bat dator eta  helburua 3. adineko aiton amonen menpetasuna gutxitzea, haien bizi kalitatea hobetzea, eta zikloen eta ikastetxeen arteko elkartasuna sustatzea da.

Ikasleen bezeroa, Gorka izan zen, proiektu hau sustatu duen  Harrobiako irakasle bat. Ikasleek galdera batzuk prestatu zituzten eta Gorkak proiektua azaltzera joan zenean galdetu zituzten briefing bat sortzeko. Briefing -ean agertzen ziren ezaugarriak hurrengoak ziren: logo dinamikoa, dibertigarria eta alaia izan behar zen, abstraktua (ulertzeko pentsatzea) izatea, kolore urdina agertzea eta natura agertzen bazen hobeto.

Ikasleek briefing-a jakinda, 20 egun inguru eduki zuten logo bat sortzeko eta hoberena aukeratzeko prozesua hurrengoa izan zen: 14 logoetatik, Marketin eta Publizitateko ikasleek haien ustez, proiektu  Google Forms-aren bitartez bozkatu egin zuten logo hoberena.

Hauexek dira aukeratutako logoaren euskarazko eta gaztelerazko bertsioak: