Kaixo, Nahia Gracia naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea, eta gaur nire praktikaldiko esperientzia partekatu nahi nuke. Praktikak Eguizábal Puebla Hortza Klinikan egin ditut, Algortan dagoen.
Hasieran ez nuen oso argi zer lan mota egingo nituen, baina oso gustura egon naiz eta oso gustuko izan dut egin dudan guztia. Marketin eta komunikazio lanetan aritu naiz batez ere, eta nire eginkizun nagusietako bat izan da Instagram kontuaren kudeaketa. Edukiak sortu ditut, postak eta reel-ak prestatu ditut.
Horrez gain, artikuluak ere idatzi ditut. Adibidez, aho-higieneak lesio muskularretan izan dezakeen eraginari buruzko artikulu bat egin nuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan horrelako edukia sortzea, jende askok ez dakielako aho osasunak horrelako lotura izan dezakeenik.
Niretzat oso garrantzitsua izan da lan-ingurune profesional batean aritzea. Ikasgelatik kanpo, benetako lan baten egunerokotasuna ezagutzeko aukera izatea. Oso baliagarria izan zait, etorkizunean lan-munduan nola moldatu behar naizen ulertzeko.
Gainera, oso gustura egon naiz lantaldearekin. Beti prest egon dira laguntzeko, zalantzak argitzeko eta nire lana baloratzeko. Giro oso atsegina eta gertukoa egon da, eta horrek lan egiteko gogoa ematen du.
Iker Sagarduy naiz, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Eñutt Komunikazio agentzian (Astrabuduan).
Hasieratik, hainbat arlo jorratzeko aukera izan dut, hala nola marketin digitala, web orrien garapena eta komunikazio estrategikoa. Praktikaldian zehar, Clientify eta Google Ads bezalako tresnak erabiltzen ikasi ditut eta horien inguruko ziurtagiriak lortu ditut. Hori guztia lagungarria izan zait tresna horien funtzionamendua hobeto ulertzeko eta gainera, ziurtagiri horiek nire LinkedIn profilean gehitzeko aukera izan dut. Aldi berean, bezero errealei zuzendutako kanpainak prestatzen eta garatzen parte hartu dut, bai online (Meta Ads eta Google Ads) kanpaina errealak sortzen eta kudeatzen eta bai presentzialki (Publibicis zerbitzuaren erabilera eta flyer banaketak eginez).
Web orrien garapena eta eguneraketa izan da nire eguneroko lan bat, batez ere Prueba un Eléctrico proiektuan, ibilgailu elektrikoen eskaintza digitalki aurkezteko lanean. Sare sozialetarako edukiak sortzen eta programatzen aritu naiz ere eta webgunearen SEO optimizazioa ere landu dut.
Praktika hauek esperientzia oso baliotsua izan dira niretzat, lan mundu erreala gertutik ezagutzeko aukera paregabea eman didatelako. Lantalde profesional baten barruan aritzea aberasgarria izan da eta komunikazioaren eta marketin digitalaren arloetan trebetasun berriak eskuratzeko aukera eman dit.
Eric García naiz, Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz PAC Publicidad agentzian, Errekalden. PACPublicidadagentziakemandidanaukerariesker,askoikasiahalizandutetamarketinetapublizitateziklohonetanlortuditudanezagutzaguztiakpraktikanjarriahalizanditut.
Kaixo, Egoitz Diez naiz, marketina eta publizitate ikasten dut eta gaur nire praktikaldiko esperientzia partekatu nahi dut, Normicro enpresan egin dudana. Esperientzia oso aberasgarria izan da eta asko ikasi dut arlo ezberdinetan.
Bezeroekin kontaktua nola egin ikasi dut, bai eta dokumentuak modu egokian antolatzen eta izendatzen ere. Adobe Premiere erabiltzen trebatu naiz, eta marketinera aplikatutako adimen artifizialaren inguruko ikastaro batean parte hartu dut. Horri esker, IA marketin-tresnetan nola erabili ikasi dut: email marketina, bideoen sorkuntza eta chatbot-ak sortzeko, adibidez.
Hasierako erronkarik handiena bezeroei deitzeko modura egokitzea izan zen, baina azkenean erraztasuna hartu diot eta oso baliagarria izan da.
Marketing digitala izan da gehien gustatu zaidana, batez ere atal teknikoa, informatikan oinarritutako ikasketak ditudalako. Praktikek argi utzi didate digitalaren munduan jarraitu nahi dudala eta ikasten jarraitzeko gogoa daukat.
Kaixo, Julia Estevez naiz, Marketin eta Publizitate ikaslea. Gaur nire esperientzia partekatu nahi dut Algortako Hiruka Uribe kostaldeko euskarazko aldizkarian egin dudan praktika aldian. Ikaskuntza eta hazkunde handiko etapa izan da.
Nire erronka handienetako bat sormen aktiboa etengabe mantentzea izan da. Etengabe diseinatzeak ideia berriak bilatzea, berrasmatzea eta errepikapenean ez erortzea eskatzen du. Erronka pertsonala izan da, baina baita nire gaitasunak hobeto ezagutzeko eta sormen-prozesuak hobetzeko aukera ere.
Iaz hilabete eman nuen Espacio Open, esperientzia labur baina interesgarria, eta horri esker eman nituen lehen urratsak ingurune sortzaile batean. Hala ere, orain, hiru hilabeteko praktika luzeagoekin, benetan sakondu ahal izan dut, benetako proiektuetan parte hartu eta diseinuaren eta komunikazioaren egunerokotasunean nola lan egiten den modu osoagoan ikasi.
Denbora horretan, kanpainen garapenean, material grafikoen sorkuntzan eta hainbat lan-prozesutan parte hartu dut, eta, ondorioz, maila teknikoan nahiz antolaketan hazi egin naiz. Egokitzen ikasi dut, nire denbora hobeto kudeatzen eta, batez ere, inspirazioa une zorrotzenetan ere martxan mantentzen.
Hiru hilabete hauek diseinuaren eta marketinaren mundua barrutik ezagutzeko aukera eman didate, benetako erronkei aurre eginez eta urrats bakoitzean ikasiz. Nire lanbide-heziketako funtsezko puntu gisa gogoratuko dudan esperientzia izan da.