Aurreko astean marketin eta publizitateko zikloan BilboTikRa-rekin Bilbo hiriko etorkizuneko gizarteari buruz hausnartzeko saio bat izan genuen. Ikasleok etorkizuneko Bilbo irudikatu genuen: auzoetatik hasita, Bilboko bihotzeraino. Proiektu hau etorkizunerako bidaia izan da; nondik gatozen eta nora goazen hausnartzen laguntzen diguna. Etorkizun ateseginago, zilegiago eta jasangarriago aztertu eta imajinatzea du helburu.
Marketin eta Publizitateko ikasleak inguruko jendearekin konektatzeko aplikazio ezberdinen prototipoak diseinatu genituen. Hona hemen diseinatutako aplikazioen naming batzuk:
Konektatu SocialHood Etéreo Elkarbar
Saio honetan, besteak beste, aplikazioaren target-a, helburua, funtzionalitatea, diseinua, eta eskakizunak zehaztu zituzten. Harrobiako marketineko ikasleok sormena lantzeko aukera paregabea izan genuen. Zein garrantzitsua den une batez gelditzea eta etorkizunak zer ekarriko duen pentsatzea!
Aste honetan Kahlomedia publizitate agentziako Iñigo Azkona izan dugu marketin zikloan bere agentziako egunerokoa aurkezten. Gure ikasleek aukera izan dute bezeroarentzako kanpaina bat sortzerako orduan lan taldea eta antolakuntzaren garrantziaz hausnartzeko.
Gainera, zeharkako gaitasunak landu ahal izan ditugu publizitate arduratsua egiten duen agentzia baita. Haien ustetan “Komunikazioan eta publizitatean lan egitea posible da berdintasuna, elkartasuna eta tolerantzia bezalako baloreak errespetatuz arlo guztietan”
Harrobia Ikastolako marketin eta publizitateko zikloan ilustratzaile eta diseinatzailea grafikoa den Iratxe Gonzalez izan dugu gure artean. Diseinu grafikoaren inguruko hainbat ezagutza partekatu ditu gurekin. Izan ere, Iratxe arte ederretan lizentziatua da eta 7 urte baino gehiagoko esperientzia du Ilustrazioaren, Diseinu Grafikoaren eta Komunikazioaren munduan.
Arlo sozialarekin eta jasangarritasunarekin lotutako proiektuetan murgidluta dago eta Fair Saturday ekitaldian antolatzaile gisa izandako esperientzia partekatu du gurekin “harreman publikoak eta ekitaldiak” moduluan.
Harrobiako Marketin eta Publizitateko bigarren mailako ikasleek Zorraquino, CrisisCreativa eta Hooper Ink komunikazio agentziak bisitatu zituzten EIDE Basque Design elkarteari esker.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dute agentzia bakoitzaren lan prozesua, antolaketa, posizionamendua eta eskainitako zerbitzuak.
Lehen geldialdia Zorraquino aholkularitza estrategikoko eta digitaleko agentzia izan zen. Iñaki Lecue, Negozio eta Ikerketa arloko aholkularia, diseinuak arazoak konpontzeko orduan duen garrantziari buruz hizketan aritu zen, eta ikerketak, diseinuak, teknologiak eta marketinak erabiltzailearen esperientzian duten garrantzia azpimarratu zuen.
Bigarrenik, ikasleak CrisisCreativa estudiora joan ziren. Crisitinak eta Gorkak, agentziaren sortzaileek, bi kontzepturen batasunari buruz hitz egin zuten (Krisi + Sortzailea), eta nola bat egitean esanahi berria hartzen duten. Gorkak, halaber, LEAN metodologiak erabiliz agentziako lan-prozesu guztiak nola kudeatzen dituzten azaldu zien ikasleei.
Azken geldialdia Hooper Ink diseinu- eta publizitate-agentzia izan zen. Arretxabaleta anaiak diziplina anitzeko sortzaileak dira eta beren lana beren bizimodua bihurtu dute. Sormenaz eta inspirazioaz hitz egin zuten, eta ikasleei ideiak ikuspegi desberdinetatik emateko argibideak eman zizkieten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Behar-beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.
Hirugarrenen cookieak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.
Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.
Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!