Praktikak Frikitek Marketin Digital Agentzian

Praktikak Frikitek Marketin Digital Agentzian

Praktikaldiaren hausnarketa pertsonala

Kaixo, Peio Rivas naiz eta Harrobia Ikastola Marketing eta Publizitateko ikaslea naiz eta bigarren kurtsoko praktikei buruzko hausnarketa pertsonala egingo gut.

Ikasitakoa

Frikitek enpresan egindako praktikaldian, marketin digital agentzia baten funtzionamenduari buruzko funtsezko alderdiak ikasi ditut, bere egitura eta taldea barne. Next Generation funtsekin lotutako diru-laguntzen eta subentzio prozesu osoa nola funtzionatzen duen ere ikasi dut.
Egindako salmenta digital memoria guztiei esker, web diseinuan, erabilgarritasunean, analisi teknikoan, bilatzaileetako ikusgarritasunean, sare sozialetako jardueran, ikusgarritasun digitalean eta e-commerce plataformak eta webguneak behar bezala aztertzen jakitean nire ezagutzak handitu ahal izan ditut.

Bidean topatutako erronkak

Praktikaldian erronka eta arazo ugari aurkitu ditut, baina Frikitek-eko taldeari esker horiek konpontzea lortu dut. Lan taldeak emandako laguntza funtsezko izan da erronka hauei aurre egiteko eta arazo bakoitzean ikasteko.

Proiektu/jarduera interesgarriak

Niretzat interesgarriena, ezaugarri eta fakturazioa maila honetako enpresa batek nola funtzionatzen duen jakitea izan da, barne funtzionamenduari eta taldearen komunikazioari dagokionez.

Zikloa eta praktikak bukatu eta gero marketin eta publizitateko arlorik gustukoena

Zikloari eta praktikei dagokienez, interesgarriena izan dena, da eta izango da zalantzarik gabe Facebook Ads plataforman kanpainak nola egin eta ezagutzen ez zaituzten pertsonak bezero potentzial bihurtzen jakitea. Egia esan, zentzu horretan, Facebook Ads bezalako tresna sinple eta konplexu batekin egin daitekeenaz harrituta jarraitzen dut.
Nire esperientzia Bilbo Zaharreko eta Zabala auzoko merkatarien elkartean

Nire esperientzia Bilbo Zaharreko eta Zabala auzoko merkatarien elkartean

Praktikaldian, Bilbo Zaharreko eta Zabala auzoko merkatarien elkartearekin aritu naiz elkarlanean, komunikazioan, kudeaketa digitalean eta ekitaldien antolaketan lagunduz.

Taberna eta saltokiekin harremanetan jarri naiz WhatsApp bidez, argazkiak atera eta sare sozialetarako edukiak prestatzeko lanetan aritu naiz. San Frantziskoko Pintxo Ibilbidea antolatzen ere parte hartu dut, eta WordPress bidez webgunea eguneratzen lagundu nuen, establezimendu berriak gehituz eta bakoitzaren geokokapena sartuz, Excel-en bidez kudeatutako datuekin.

Era berean, SanFran Motor eta Pintxo Nazarenoaren Ibilbidea bezalako ekitaldietan parte hartu dut, auzoa dinamizatzeko kulturaren eta ostalaritzaren garrantziaz jabetuz.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, non komunikazio trebetasunak garatu, tresna digitalekin trebatu eta kalean benetako proiektuetan lan egin dudan.

Praktiken inguruko hausnarketa Kamangan

Praktiken inguruko hausnarketa Kamangan

Kamanga Influencers Club elkartean egindako praktiketan, ingurune sortzaile, anitz eta gizarte-konpromisoa duen batean lan egiteko aukera izan dut. Eduki digitalaren ekoizpenean, sare sozialen kudeaketan (Instagram, TikTok eta YouTube) eta komunikazio-kanpaina digital zein presentzialetan parte hartu dut.

Ikasketa nagusietako bat izan da erritmo bizkor batera egokitzea, kultura, teknologia eta eraldaketa soziala uztartzen dituen proiektu batean. Hasieran antolatzeko zailtasunak izan nituen, baina Gmail, Trello edo Meet bezalako tresnei eta taldearen laguntzari esker aurrera egin ahal izan nuen.

Gehien aberastu nauena izan da nire ekarpenak baloratuak izatea eta ikustea komunikazioak benetako eragina izan dezakeela. K-360 bezalako kanpainetan eta kale-mailako ekintzetan parte hartzeak nire garapen profesionala eta pertsonala bultzatu du.

Esperientzia honen ondoren, argi daukat ikasten jarraitu nahi dudala, eta marketin digitalaren eta helburu soziala duen eduki-sorkuntzaren munduan hazten jarraitu.

Aiaraldean praktikak: kooperatiba baten barruan komunikazioa

Aiaraldea Komunikazio Kooperatiban egin ditudan praktikek aukera paregabea eskaini didate komunikazioaren eta publizitatearen alor ezberdinak barrutik ezagutzeko. Aiaraldea ez da soilik eskualdeko euskara hutsezko komunikabide erreferentea: Komunika izeneko zerbitzuaren bidez, agentzia lanak ere egiten dituzte, eta horrek lan-esperientzia anitz eta osatua bizitzeko aukera eman dit.

Eguneroko lanean publizitate digitaleko txostenak prestatzea, Instagram kontuen azterketa eta hobekuntza-proposamenak egitea, eta SEO auditoriak garatzea bezalako zereginetan aritu naiz. Horrez gain, publizitate kanpainen emaitzak interpretatzen eta bezeroei aurkezteko modua lantzen ikasi dut, tresna profesionalak erabiliz: Google Analytics, Meta Ads eta Photoshop, besteak beste.

Formatu fisikoan ere parte hartu dut: Orozko Gaur eta Arkide aldizkarien publizitate itxieretan iragarkien tamaina eta bistaratze egokia egiaztatu dugu, eta Otxomaio jai egitarauaren iragarkien kokapena eta ikusgarritasuna baloratu dugu. Bestalde, Mailchimp bidezko bidalketetan trebatzen joan naiz, bai aldizkari digitalak publizitate bezeroei helarazteko, bai EHko agentziei 2025eko eskaintza aurkezteko.

Aipatzekoa da baita Faktoria gazte proiektuaren hasierako bileran parte hartu izana, non gazteak komunikazio proiektura nola erakarri aztertu genuen ikuspegi sozial batetik.

Laburbilduz, praktikaldian zehar komunikazioaren arlo tekniko, estrategiko eta sozialak landu ditut. Etorkizunari begira, sare sozialen kudeaketa, publizitate digitala eta sormen proiektuak dira gehien erakartzen nautenak, eta esperientzia honek estudio bezalako nire proiektu pertsonala sendotzeko eta bideratzeko motibazioa eman dit.

Nire esperientzia Radio Nervioneko praktiketan

Radio Nervióneko praktiketan egindako lanaren bitartez, benetako lan-inguru batean, erritmo dinamiko eta esigarrizko batean nola moldatu ikasi dut. Sare sozialen kudeaketa, edukiaren sortzea eta eguneroko zereginetan laguntza izan ditut, eta horrek talde-lanaren garrantzia eta jarrera proaktiboa izatea erakutsi dit.

Erronka handienetako bat edukiak etengabe argitaratzeko jarraitasuna eta antolakuntza mantentzea izan da. Hasieran kostatu zitzaidan, baina laguntza eta ohiturekin erritmoari egokitu nintzaion.

Nabarmentzekoa izan da nire proiektu pertsonalean eta graduko amaierako lan honetan, BeatCraft-en, ikasitako ezagutzak aplikatu ahal izatea, babesleak nola funtzionatzen duten ulertzen hasi eta Radio Nervióni sare sozialen kudeaketan laguntzea. Halaber, Radio Nerviónen urteurren kanpainan parte hartu nuen, esperientzia aberasgarria izan zen.

Orain, praktikak amaituta, batez ere eduki digitalaren sorkuntza eta marka garapena motibatuta nago, kultura urbanoarekin eta sormenarekin konektatuz. Nire helburua da etengabe heztea eta BeatCraft garatzea, etorkizunean profesionalizatzea ilusioz, eta datorren urtean UPVko kazetaritza gradua ere egitea.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.