Praktikak Grupo Campus enpresan

Praktikak Grupo Campus enpresan

Eric García naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea, eta praktiketan egiten ari naiz Grupo Campusen enpresan, Bilbon. Enpresa honek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologia berritzailearen eta kirolaren sektorean. Nire eginkizunak hauek dira: Email marketineko estrategia eta diseinua, web-orriaren diseinua, bezero potentzialei buruzko ikerketa komertziala eta datu-bilketa, dei komertzialen gidoiak, enpresari eragiten dioten indarreko legeen ikerketa, blogerako artikuluen sorrera eta lehiaren ikerketa.

Eman zaidan aukerari esker, marketina ikasiz eskuratu ditudan ezagutzak aplikatu ahal izan ditut enpresa batean. Praktiketan eskatu zaidan eskakizunari esker, gehiago ikasi ahal izan dut eta zehaztasun handiagoz lan egiten ikasi dut. Zortea izan dut nire gustuetara egokitu den enpresa batean lan egin ahal izan dudalako, eta, horren ondorioz, nire inplikazioa handiagoa izan da eta motibazio handiagoarekin lan egin ahal izan dut.

Praktikak Biwak/Cartonajes Lantegi enpresan

Praktikak Biwak/Cartonajes Lantegi enpresan

Egoitz Díez naiz, Marketing eta Publizitatea zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz cartonajes lantegi eta biwak enpresetan (Derion).

Hauek dira gehien landu ditudan jarduerak. Sareetarako eduki eta diseinuen plana sortzea, 3 profil dituztenez guztientzat behar dira. Meta ADS kanpaina ere bai, zehazki bi. Baina gehien landu dudana kirol-gehigarrien online denda sortzea izan da.

Nire ustez, gustatu egin zait egin dudan lana, horixe baitzen enpresara sartu aurretik gehien interesatzen zitzaidana. Enpresako giroa nahiko ona izan da eta pertsonalki denek beste bat bezala tratatu naute. Gauza berriak ikasi ditut, adibidez, egiten duzun lana zaila dela lehenengoan primeran geratzea eta gero, teknikoki, prestashop erabiltzea online dendaren konfiguratzaile gisa.

Praktikak SIMASPORTSOCCER enpresan

Praktikak SIMASPORTSOCCER enpresan

Alain Morin naiz ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Simasportsoccer enpresan (Bilbon).

Nire eginkizunak izan dira diseinu grafiko barruan jokalariei portadak egitea: Matchday,Jokalari bakoitzaren portada normala eta baita Urtebetetzeen portadak.

Balorazio oso positiboa izan da, oso pozik egon nahiz eta giroa oso ona zen,gainera jokalariekin hitz egitea eta haien iritzi puntua ematea asko laguntzen du ere. Ikasi egin dut portadak beste tresna batzuekin egiten, baita beste langileen lanak ikusi ditut haien ezagutzatik ikasteko.

Praktikak Curves-en enpresan

Praktikak Curves-en enpresan

Nerea Andersen naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikasleta eta praktikak egiten ari naiz Curves-en (Las Arenas). Nire eginkizunak hurrengoak dira: sare sozialen kudeaketa integrala egiten dut, edukiak eta copy-ak idaztea barne. Diseinu bisualak egiten ditut Canva pro erabiliz, bideoak editatzen ditut, email marketineko estrategiak garatzen ditut, webgunerako blogak egiten eta igotzen ditut eta Meta Adsen iragarkien bitartez sartzen diren kontaktu berriak kudeatzen ditut.

Eskertzen dut bizitzeko aukera izan izana. Urtean zehar eskuratutako ezagutzak aplikatzeko eta egoera errealetan praktikan jartzeko aukera eman dit. Nahiz eta onartzen dudan diseinua ez dela nire alde indartsuena eta ez dudala trebetasun handirik arlo horretan, beste ezagutza baliotsu batzuk eskuratzea lortu dut. Esperientzia honek profesionalki zein pertsonalki hazten lagundu dit.

Praktikak INBOOST enpresan

Praktikak INBOOST enpresan

Kaixo! Ane Prieto naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Inboost enpresan, Bilbon.

Duela hiru aste, marketin turistikoan espezializatutako enpresa batean hasi nituen praktikak. Denbora honetan, orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izan dut, eta lanbide-ingurunean ageri diren dinamikak ezagutzeko.

Praktikak egin ditudan enpresak, Inboostek, lankidetza estuan dabil Bizkaiko Aldundiarekin eta hainbat eskualderekin, aholkularitza eta neurketa lanak egiten turismoaren sektorean. Nire esperientzia oso ona  izan da, gainera, bai pertsonalki zein profesionalki hazteko aukera eman dit.

Destino Turistiko Inteligente-ari buruzko proiektua (DTI)

Landu dudan proiekturik esanguratsuenetako bat Destino Turistico Inteligente (DTI) izan da. Proiektu honek, destino turistikoen eta horien baliabideen eraldaketa digitalerako jardunbide egokiak ikertzera bideratuta dago. Gure helburua digitalizazioa sustatzea da, destinoak irisgarriagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Datuak biltzen eta beste destino arrakastatsu batzuek erabilitako estrategia digitalak aztertzen lan egin dugu. Prozesu horri esker, nire ezagutza teorikoak aplikatzeaz gain, teknologiak esperientzia turistikoa nola hobetu dezakeen eta garapen jasangarrian nola lagun dezakeen azaldu dit.

Bizkaiako landa-turismoaren sustapena

Parte hartu dudan beste arlo bat, Bizkaiaren landa turistikoaren sustapenea izan da. Zeregin hori bereziki interesgarria izan zen, marketin digitala eta harreman publikoen kudeaketa uztartu baitzituen. Nire zeregin nagusia Bizkaian landa-turismoa sustatzeko “fam press” batean parte har zezaketen blogger, aldizkari eta influenceretako profilak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea izan zen.

Praktiken alderdi horrek asko irakatsi zidan sareen garrantziaz eta sustapen-kanpaina on batek norakoaren pertzepzioan nola eragin dezakeen. Sare sozialetan eragin handia duten pertsonekin konektatzeko esperientziak ere lagundu zidan komunikazioan eta negoziazioan trebetasunak garatzen.

Gogoeta eta Ikaskuntza

Atzera begira, hiru aste hauek erronka eta aurkikuntzen nahasketa bat izan dira. Teoria funtsezkoa dela ikasi dut, baina praktikan da benetan non ezagutzak finkatzen dira. Zeregin eta proiektu bakoitzak ikuspegi berri bat eman dit eta marketin turistikoan dudan interesa indartu du.

Gainera, ingurune erreal eta kolaboratibo batean lan egiteak talde-dinamikak eta komunikazio eraginkorraren garrantzia hobeto ulertzeko aukera eman dit. Bertatik bertara ikusi dut marketin turistikoak eragin nabarmena izan dezakeela ekonomian eta helmugen jasangarritasunean.

Laburbilduz, praktika hauek garrantzitzuak izan dira nire lanbide-heziketan. Prestatuago eta motibatuago sentitzen naiz marketin turistikoan nire ibilbidea jarraitzeko. Esperientziak erakutsi dit oso garrantzitsua dela ikastea eta erronka berrietara egokitzea, eta eskertuta nago hain talde profesional eta dedikatuarekin lan egin izanagatik.

Espero dut turismo jasangarria eta irisgarria garatzen laguntzen jarraitzea, praktika horietan eskuratutako tresnak eta ezagutzak erabiliz. Hau bide luze baten hasiera besterik ez da, eta pozik nago datorrenarekin.

Milla esker ikasitakoagatik!

Expovacaciones

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.