2025eko maiatza iritsi da, eta praktikak laster amaitzen dira. Ni, Jon Acha Ozatea naiz, bigarren mailako ikaslea marketin eta publizitate goi mailako zikloan. Otsailetik maiatzera bitartean, nire bigarren praktikaldia burutu dut CG Barrios-en, eta, esperientzia errepikatzeko aukera izan dudanez, oraingoan ardura eta askatasun handiagoarekin lan egiteko aukera izan dut. Honek nire ikaskuntza eta garapen profesionala nabarmen aberastu ditu.

Praktikaldian zehar, hainbat eginkizun izan ditut esku artean. Gehienbat bezeroen sare sozialen kudeaketa izan da nire ardatza, eta horretaz gain, agentziaren LinkedIn edukia planifikatu eta sortu dut, itzulpenak egin ditut, kalera irten eta sare sozialetarako eduki ikus-entzunezkoak sortu ditut, eta Bilboko Turismoaren sare sozialetako lehiaketa batean parte hartu dut. Bezeroentzako estrategietan lan egin dut. Gainera, enpresaren eduki edo kanpainetarako datu eta joera baliotsuak bildu ditut, hauek estrategia arrakastatsuak garatzeko oinarria izan daitezen. Hasieratik oso eroso sentitu naiz, eta taldekideek oso ondo hartu naute, iaz esan nuen bezala, profesionalak izateaz gain, oso gertukoak dira. Edozein zalantza izan dudanean, laguntza eskaini didate, eta benetan taldeko kide gisa sentitu naiz.

Orain, Harrobia Ikastolako etapa eder honi agur esateko garaia iritsi da, eta atzera begiratuta, bi esperientzia hauek oso aberasgarriak izan dira, bai ikaskuntzarako, baita sortu ditudan loturengatik ere. Eskerrik asko CG Barrios Komunikazioari eta Harrobia Ikastolari emandako aukeragatik. Hemendik aurrera, prest nago profesional gisa hazten jarraitzeko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko.

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.