Kaixo! Nerea Andersen naiz, Marketing eta Publizitate zikloko ikaslea Harrobia Ikastolan, eta praktikak egiten ari naiz Tekura enpresan, Sopelan.
Nire praktikaldian Tekura enpresan, aukera izan dut hainbat arlotan neure burua probatzeko eta hazkunde pertsonal zein profesionala bizitzeko. Alde pertsonaletik, erronka handia izan da ingurumen-inpakturik txikiena duen webgune bat sortzea; izan ere, Internetek berak CO₂ emisio handia sortzen du, eta horren aurrean inpaktu positiboa duen webgune bat garatzea zaila izan da, baina aldi berean erronka oso interesgarria.
Aldi berean, garapen profesionalari dagokionez, marketing regeneratiboaren aplikazio bat garatzeko aukera izan dut, baita komunikazio arduratsu eta helburuarekin lan egiteko ere. Marketing disruptiboaren adibide batean parte hartu dut, neurozientzia aplikatuaren ikuspegitik kasu praktiko bat landuz. Gainera, gaitasun berrien inguruko zerrenda batean oinarrituta, adimen artifizialaren erabilera barneratu dut, eta autoikaskuntzaren bidez hainbat tresna eta kontzeptu berritan sakondu dut.
Praktikaldian zehar hainbat gaitasun esanguratsu garatu ditut: denbora-kudeaketa eraginkorra, “denbora-lapur” eta “arreta-lapur” faktoreak identifikatzeko gaitasuna (batez ere telelanean aritzean), nire ordutegi optimoa bilatzea, autonomia eta ekimena, berrikuntza eta sormena, eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Webguneekin lotutako jardueretan, edukien garapena eta berrikuspena egin dut, aurretik existitzen ziren webguneen azterketa eta hobekuntza-aukeren identifikazioa burutu dut, eta web arloko aditu batekin berrikuspen saioak izan ditut. Azkenean, landing page minimalista baten proposamena eta inplementazioa gauzatu ahal izan dut.
Telelana ez da beti erraza izan, arreta eta denboraren antolaketan sortzen diren erronken ondorioz. Hori ikusita, erabaki praktikoa hartu nuen: telelaneko egunetan liburutegira joatea, eta horrek lanorduetan eraginkortasuna handiagotzen lagundu dit.
Eskerrik asko Tekura enpresari eta Harrobia ikastolari emandako aukeragatik eta jasotako harreragatik. Esperientzia paregabea izan da nire etorkizunari begira.